Itsas Etorbideko lanak, orain, Ekialdeko fasekoak dira eta urriaren hastapenean hasi dira

Gogoan har dezagun espazioaren 2/3 automobilarentzat dela egun; 2019an, Itsas Hegia zabalduko dugu oinezkoei eta bizikletei leku zabalagoa eginez eta aparkatzekoa mugatuko da eta lasaiago eginen.

Oraingo lanak iragan neguko antolakuntzen jarraipena dira.

Gure webgune orrialdera (frantsesez)

Lanen hastapena

  • Urriaren lehenean, astelehenarekin, obralekuaren kokatzea
  • Urriaren 3an, asteazkenarekin, milazkak biltzen hastea

FASEAK

1. fasea: urriaren hastapenetik udazkeneko oporraldiaren hastapenera, azaroaren 5ean

  • obralekuaren eremua, espaloiak eta egungo itsas aldeko aparkalekua, Irun karrikaren eta Astigarren karrikaren (hortik kanpo) artean,
  • oinezkoen ibilbidea etxeen aldetik eginen da,
  • autoen zirkulazioa norabide bakarrekoa izanen da, hondartzaren erdialderantz sartzekoa
  • Hondartzatik ateratzea Ezkerraihen karrikatik (aparkatzea debekaturik gorantza joanik eskuin den aldean); Astigarren karrika norabide bikoa izanen da eta aparkalekurik gabe,
  • Autobus zirkuitoak komunikazio berezi batez azalduko ditugu

2. fasea: azaroaren 05etik 2019ko urtarrileko dataren bat arte* (gutxi gorabeherako data)

  • Obralekuaren eremua: Itsas Hegi osoa Irun karrikaren eta Astigarren karrikaren artean, sektoreko karrikak hetsirik direlarik,
  • Hondartzatik ateratzea Ezkerraihen karrikatik (aparkatzea debekaturik gorantza joanik eskuin den aldean); Astigarren karrika norabide bikoa izanen da eta aparkalekurik gabe,
  • Autobus zirkuitoak komunikazio berezi batez azalduko ditugu

3. fasea: Urtarrileko data batetik 2019ko apirilean lanak bururatu arte

  • Itsas Hegiko obralekuaren eremua, Astigarren karrikaren eta Handiplage lekuaren artean, karrika hetsirik.

Aldi horretan, hondartzaren erdialdera sartzeko, Elisazilio karrikaren zirkulazio norabidea aldatuko da (Itsas Etorbidetik Urbizi karrikaraino), zenbaki bikoitien aldeko aparkalekuak kendurik.

Hondartzaren erdialdetik >> Erlaitzarako zirkulazio norabidea eramanen da Paul Simon biribiletik (Santa Ana kapera) Amatxi-lili karrikarantz eta hortik Pohotenia karrikarantz.

Obralekuaren seinaletika markatuko dute zolan udal zerbitzuek, Elizazilio/Itsas Etorbidea loturan. Urbizi karrikatik eta kostatik hurbil diren hordantzarako sarbideak erabilgarri izanen dira.

4. fasea: 2019ko apirilaren hondarrean

  • Itsas Etorbidearen hetsiera Elizazilio karrikaren eta Irun karrikaren artean, bidearen zoladura berritzeko

Erabaki orokorrak eta informazioak

Obralekua eta metaketa lekua Hareatza karrikan antolatuko da, karrika orokorrean hetsirik baina auzokoei pasatzen utziz.

Milazkak: aldi bakar batean bilduko ditugu 80 milazkak, lanak hastearekin batera, babestuak izan daitezen (edukiontzietan sar eta bil); berrogeita hamarren bat (duten osasun egoeraren arabera) berriz ere kokatuko ditugu obra bururaturik delarik; besteekin zer egin oraindik erabakitzeke dugu.

Navigation de l’article