Itsasoan – Armatondoko etorkizuneko hustubiderako ikerketa

Armatondoko ur araztegia hobetzeko proiektuaren harira, Euskal Hirigune Elkargoak urrats berri bat abiatzen du itsasoan ikerketa geofisiko bat eginaraziz. Obren helburua da etorkizuneko hustubidearen sortzea apailatzea, ur tratatuak itsaso zabalera bideratzea ahalbidetzen duen itsaspeko hodia, segurtasun eta ingurumena errespetatzeko baldintza ezin hoberenetan.

Hydrogéotechnique enpresaren esku utziriko ikerketa urrats hori itsas zolaren ezaugarriak aztertzean datza, aire kanoi baten bidez. Ikuskatzeek lur motak identifikatzeko eta hodia jartzeko biderik egokiena finkatzeko bidea eskainiko dute.

2025eko azaroaren 12tik abenduaren 3ra, Pousseur 2 itsasontzia ariko da lan horretan Hendaiaren parean.
Obrek iraunen duten denboran, uretako jarduerak, bainatzea eta itsasketa debekatuak izanen dira ikerketa guneetatik 300 metroko inguruan.
Itsasbazterreko zati batzuetara heltzeko bidea ere murriztua izan daiteke obren aitzinatzearen arabera.

Ikerketa Armatondo eskualdeko saneamendu sistema hobetzeko proiektu orokorraren urrats handia da, ur zikinak hobeki tratatzea eta itsas-ingurumenaren babesa azkartzea dituelarik xede.

Nabigazio abisuak (AVURNAV) kontsultatzen ahalko dira hemen: ping-info-nautique.fr.

Navigation de l’article