Kalilo: bainuetarako aplikazioa

Telekarga ezazu Kalilo aplikazio digital berria, Ipar Euskal Herriko hondartza guztien gaineko informazio baliagarriak emanen baitizkizu.

Euskal Elkargoak eman du abian, herriekin batera aritzen baita hondartzen kudeaketa aktiborako tresna baliagarriak ezartzen, Rivages ProTech sozietatearen laguntzaz.

Urririk den aplikazioa

2019ko ekainaren erdiaz geroztik, Kalilo aplikazioa Google Play-Apple Store bidez eta Android bidez telekarga daiteke.

Aplikazio digital horrek euskal kostaldeko hondartza bakoitzaren eta Senpereko aintziraren bainu baldintzak ematen dizkizu:

  • Hondartza zabalik ala hetsirik ote den, bainatzeko uren kalitatearen arabera,
  • Banderaren kolorea, itsas baldintzen arabera,
  • Zaintza ordutegia,
  • Hondartzako eguraldi baldintzak (airearen tenperatura, UV indizea, haizea, sagailoa)
  • Eta zerbitzuak (jarduerak, helgarritauna, komunak).

Telekargak

Apple eta Android sistemetan hedatzearen zain, honako esteka hauetan klika ezazu:

Egun orotan

Informazioa egunean zehar eta egunero eguneratzen da!

Urririk da eta 4 hizkuntza hauetan eskura daiteke: frantsesez, euskaraz, ingelesez eta espainolez.

Kolektibitateak eginikoak ekartzen ditu gogora eta Euskal Elkargoak eta haren partaideek, herriek eta Rivage Pro Tech sozietateak bainatze uren kalitatea hobetzeko abian eman baliabidea osatzen du.

Navigation de l’article