Kirola, kultura, aisialdiak, borondate oneko lana… Saskia jardueraz bete, elkarteen foroan

Kirola, kultura, aisialdiak, borondate oneko lana… Saskia jardueraz bete, elkarteen foroan

Usaiako elkarteen foroa irailaren 5ean iraganen da, larunbata, 14:00etatik 18:00etara, Daniel Ugarte pilota plazan.

75 elkarte bilduko dira beren kultura-, kirol- edo aisialdi-jarduerak aurkezteko eta publikoari izena emateko bidea eskaintzeko xedez.

Egitaraua:

  • boluntarioekin topaketak,
  • Hendaian proposaturiko jarduerei buruzko argibideak,
  • mota anitzeko animazioak eta erakusmahaiak.

Udalaren erakusmahai batek ere publikoa errezibituko du, Gazteriaren eta Teknologia Digitalen Saila, Kultura eta Ekitaldien Saila eta igerilekuko ordezkariei esker. Herriko bizitzaren berriak hartzeko dituzun ohiturei buruzko galdeketa bat ere aurkituko duzu: zer gaik interesatzen zaitu? Non bilatzen dituzu berriak? Zer formatu nahiago duzu?

Oharra: Lions Club elkarteak diabetesaren detekzioa proposatuko du, eta Recyclarte elkarteak bizikletak konpontzeko atelier bat antolatuko du bere erakusmahaiaren ondoan.

Elkarteen aurkitegi bat dago eskuragarri gure webgunean.

Tokiko bizitzan boluntario izateko gogorik duzu?

Izena eman benegoxo.hendaye.fr webgunean

Gizarte lokarria indartzeko eta lurraldean engaiamendu herritarra sustatzeko urraspidearen harira, badu bi urte herritarrak, elkarteak eta herriko zerbitzuak harremanetan jartzeko plataforma soila ireki duela udalak.

14 urtetik gora, herritar orok hautagaitza aurkez dezake borondate oneko misio ororako eta herriko elkarteek eta zerbitzuek noizbehinka luzaturiko laguntza behar ororako.

Nola eman izena boluntario izateko?

Benegoxo.hendaye.fr webgunean gune pertsonala sortzea nahikoa da.

Engaiamendu gutuna eta konfidentzialtasun politika irakurri eta onartu behar dituzu dagozkien laukiak markatuz. Zure hautagaitza onartua dela baieztatzen duen mezu bat jasoko duzu. Ondotik, eskaintzak ikusten ahalko dituzu, eta interesatzen zaituzten misioetarako hautagaitza aurkeztu.

Azkenik, misioa antolatzen duen erakundearekin harremanetan sartuko zara zuzenean zure eginbeharrak zehazteko.

Elkarte bat zara

Herriko Etxean jadanik erregistratuak diren elkarteek badute erabiltzaile izena eta pasahitza beren gune pertsonalean sartzeko, eta gaurdanik eskaintzak utz ditzakete horretarako egina den gunean, herriko beste zerbitzuek eta udal inguruko erakundeek bezala.

Herriko Etxeko mezua ez duzu jaso. Mezu bat bidali helbide honetara: 

Tresna horrek ekintza herritarren, ekitaldien eta interes orokorreko proiektuen antolaketa eta arrakasta akuilatzen ditu. Plataforma herritar hori ezagutu lehenbailehen!

*Herrian egoitza soziala edo jarduera egiaztatua duten elkarteek bakarrik argitara ditzakete eskaintzak. Elkarte berriak erregistratu behar dira, eta urte bete igurikatu. Politika, sindikatu, erlisione xedeak edo enpresekiko loturak dituzten elkarteak ez dira hautagarri.

 

 

Navigation de l’article