Koronabirus: azken berriak

Hemen aurkituko dituzue gure informazio guztiak koronabirusaren inguruan

2020 maiatzaren 6 – 15:00

“Artistak gure adinekoen leihoetan”

Zahar etxeko egoiliar eta langileekin momentu goxo bat partekatzeko xedearekin, Herriko Kultura Zerbitzuak 3 kontzertu proposatzen ditu kanpoan. Bere ahotsa entzunarazi duen lehena Adam Bigeard izan da, Vanessa Martin-ek lagundurik; bien artean, parentesi “jazzy” ederra eskaini dute arratsalde honetan, zahar etxearen parkean.

Ekimen original horrek azken garai hauetako isolamendua hausteko eta Hendaiako artistak sostengatzeko aukera ematen du. Beste bi kontzertu espero dira:

– Rouge Elea konpainia, maiatzaren 13an
– Abdel chante Brel, maiatzaren 27an

2020 maiatzaren 5 – 15:00

Nola jantzi ongi zure maskara?

Hona hemen maskara janzteari buruzko aholku batzuk. Kasu, maskarak ez ditu hesi keinuak ordezkatzen. Hesi fisiko bat gehitzen du, beste pertsona batzuekin harremanetan zarelarik.

Apirileko berriei buruz gehiago jakin

 

Navigation de l’article