Kultura eta arteko etorkizuneko hirugarren lekua bide onean da

Borderline Fabrika kultura eta arteko hirugarren lekuaren proiektuaren taldeak ekainaren 19an aurkeztu zuen SNCF Gares & Connexions delakoak egin “Open Gare” proiektu deialdiaren karietara geltokiaren lehengo ostatu zenaren lekuan kokatuko den proiektuaren lanen egoera.

Célia ASSELIN, koordinatzaileak eta Ander FERNÁNDEZ komunikazioaren arduradunak gogora ekarri digute geltokiko auzoa berriztatzeko proiektu orokorraren barnean den urraspide horren oinarrian SNCF “gares et connexions” delakoaren diruzko laguntza zegoela, baina baita Hendaiako Herriko Etxearena, Akitania Berriko Eskualdearena, Pirinio Atlantikoetako Departamenduarena eta Euskal Elkargoarena.

Herriak lagundu proiektua

Kotte ECENARRO auzapezak goresmenak eman dizkio taldeari “SNCF sozietatea proiektura biltzeko kartsuki aritu direlako”. “Bozkariatzen nau ere Herriak proiektu kulturalki nola ekonomikoki berritzaile horretan parte hartzeak” gaineratu du.
Mendi Zolan kulturagunean hartua izan zen mintegi gisa jadanik 2017an (Hazi Gazia lokala) hirugarren lekua, eta heldu diren 3 urteotan ere diruz lagunduko du urtean 25 000 eurotan, funtzionamendurako aurrekontua osatzeko. “Herriak hiri artearen alde ematen duen laguntzaren jarraipen ederra dugu ere” erran du Christelle CAZALIS kultura auzapezordeak.

Kontzeptuaren inguruan ahal beste jende biltzea

Jadanik 110 kide,10 kultura elkarte eta zenbait enpresa lotu dira urraspide horretara. Haratago joateko, taldeak auzokoekin bi bilkura egitea proposatzen du uda honetarako, uzatailaren 2an eta abuztuaren 6an, 18:00etan, bai eta «Lotzeko lehian-Hâte de lier» lantegiak ere, etorkizuneko ekintzak ezagutzera emateko. Bestalde, txikikako diruztapen kanpaina bat ireki da. Interesik baduzu, zoaz webgune honetara: borderlinefabrika.eus (leiho berria)

Lanen egoera

Corine CELLA obralekuen batzordeen arduradunak lekuak bisitatu ditu eta hurrengo etapa azaldu du, hau da, lokala antolatu eta hornitzea eta estaiarteko bat eraikitzea. Lekuak 300 m2 ditu eta udazkenean irekitzekoa da. Kafe-jatetxe bat izanen da, kultura fabrika bat eta partekatu lanleku bat.

2019ko ekaineko Borderline Fabrika prentsa oharra (leiho berria)

Comunicado de prensa BFJunio19 (nueva ventana) (pdf - 36,11 KB - nouvelle fenêtre)

Navigation de l’article