LIZARDIN, IKASLEAK ITSAS ZABALERA DOAZKIGU

Antzerki epopeia batek ontziratu ditu ikasleak nabigatzaile handien herexan

Lasaiak izan ohi diren Lizardiko lehen mailako eskolaren barnebideetan, taberna bat eta itsasontzi bat, haurren izarira, kokatu dira aurten. Hortxe, bai, igogailuaren eta Camilleren ikasgelaren artean, agertu da arte miraritxo bat azken asteotan. Fabrice Pitel lehen mailako laugarren eta bosgarren urteetan frantsesezko irakaslea denaren ekimena da, eta, eskolaldi inguruko animatzaileek, Sayo kantu irakasleak eta Sébastien eskola zuzendariak, euskarazko azken kantua irakatsi diena, sostengaturik, ikasleek aurkikuntza handien inguruko antzerki proiektu bati eman diote bizitza, erdian Kristobal Kolon emanik.

14 emanaldi, 30 minutu abenturan… eta ahantzezinezko oroitzapena

Testu dokumentalak eta umore pasarteak tartekatuz, musikazko interludioekin arteka (zehar flauta, biolina, klarinetea, ukulelea), piezak 14 emanaldi ukan ditu, laugarren eta bosgarren ikasgeletako taldeak aldizka jokatu dituztenak. Ikasleek, batean itsasturuak, bestean tabernariak edota esploratzaileak jokatu dituzte.

Haur saiatuak eta heldu kartsuak

«Halako proiektu bat bizi osorako atxikitzen da gogoan», erran du frantses irakasleak, eta honela jarraitu du: «erranen nuke proiektuaren helburu nagusia norberaren buruan konfiantza garatzea zela, haur eta helduen artean elkarrekin zerbait eraikitzearen ideiarekin batera». Hats luzeko lana izan da: testuak hauta eta ikastea urritik goiti, leku irudikapenen egitura muntatzea Eguberrian, eta gero, otsailetik goiti, jantzien egitea, Clara eskolaldi ingurukoen animatzailearen joskintza atelierrean.

Clarak ez du ezkutatzen bihotz bero dela horrekin: «Oihalen emaitzarako deia egin dut Facebook-en, Sandrine, patroiak egiten ohitura duen amari laguntza eskatu diot; haurrek ere josi dute guztia makinaz. Batzuetan desegin eta berriz egin behar izan da, baina lortu dugu eta harro naiz oso!»

Leku irudikapenei dagokienean, Fabrice Pitel-ek asmatu duen egurrezko egitura haurrek margotu dute goizetako harrera aldietan, Isabelle eta Nathalie-ren gidaritzapean. Emaitza: eskolako eskalerak igotzean ez genuen jadanik barnebide bat atzematen, baizik eta Malouine ostatua, artaz irudikatua, eta itsas zabalera zihoan itsasontzi baten zubia.

Eskola taulagain bihurtzen denean eta antzerkiak haurrak agertzera ematen dituenean

Asteak pasa ahala, uzkurrenak ere zaletu dira jokoarekin. «ikasgelan oso isil izan ohi diren zenbait ikaslek oso bestelako irudia eman dute taulagainean» aipatu du irakasleak. Proiektuak nahastekatzen ditu historia, arte adierazpena, talde lana eta norbanakoen engaiamendua, eta erakusten du, beste behin ere, eskola abentura eremu zoragarria bihur daitekeela.

Lizardin, bidaia hori ororen orimenetan geratuko da. Eta haur nola heldu anitzentzat, arte bidaia luze baterako lehen urratsa izan liteke, agian.

Navigation de l’article