Bilketa herritarra, zigarreta muturren kutsaduraren aurka borrokatzeko
Zigarreta muturrak itsasbazterrean aurkitzen den hondakin nagusiena dira, urrundik.
Zigarreta mutur bakoitzak 1 000 litro ur kutsa ditzake, eta aberedia eta loredia bizirik irautetik trabatu.
Maiatzaren 30ean, larunbata, MEGOTHON ekintza antolatua izanen da Hendaian, hots zigarreta muturren bilketa parte hartzailea, hondakin horren ingurumen-kalte izugarriei buruz ahal bezainbat jende sentsibilizatzeko, biltzeko eta mobilizatzeko xedez!
Herritar guziak arazo horri buruz sentsibilizatzeko gisan, Hendaye Bidassoa Surf Club, Recicla Birziklatu elkarteak, San Bixente ikastetxea, Aizpurdi lizeo profesionala, Tree6clope eta Hendaiako Herriko Etxea elkarretaratzen dira eta ekintza horretan parte hartzera gomitatzen zaituzte.
Ekintza 10:00etan hasiko da itsas etorbidean, Zokoburuko merkatuaren sarreran, itsaso aldean:
- 10:00etan: Parte hartzaileen harrera. Tree6clope elkarteak zigarreta muturraren eta karrika arroila zikinontzitzat jotzeko arazoa aipatuko du.
- 10:20ean: Talde bakoitza bere “eginbeharra” egitera abiatuko da (7 eginbehar, merkatu inguruko 7 eremutan, ahal bezainbat zigarreta mutur biltzeko asmoz)
- 11:30ean: Harrera gunera itzultzea. Bilduriko zigarreta mutur kopurua estimatzea, partaide diren ikastetxeek aitzineko astean bildu dituztenak barne hartuz, ekintzaren bilduma, eskerrak parte hartzaileei.
- 12:00etan: Ekintzaren bukaera
Ekipamendua
Eskuragarri izanen diren heinean, parte hartzaileen esku utziko ditugu:
- segurtasun jaka horia ikusgai izateko
- eskularruak edo/eta puskak biltzeko pintxetak
- bilduriko zigarreta muturrak gordetzeko ontzi bat (litro bateko plastikozko botila edo kontserba ontzia adibidez)