Mozorroak prestatu!

Hendaiako ihauteriak otsailaren 25ean ospatuko dira. 14:30etatik goiti, Gazteluko Aretoaren zabalgunean, hainbat animazio izanen da eta 16:30etan bertatik abiatuko da hirigunea zeharkatuko duen desfilea.

Herriak hendaiar guztiak ospakizunetan parte hartzera gomitatzen ditu.

Egitaraua:

  • 14:30 – 16:30: Haurrentzako animazioak (egurrezko jokoak, sorkuntza tailerrak, makillajea, maska apaingarriak, marrazkiak, joko handia Animare 64 elkartearen eskutik). Gaztelu Aretoko zabaldegian. URRIRIK.
  • 16:00: Haurrentzako krakada eta Akelarre, Muthiko Alaiak, Mutxiko Elkartea eta Zarpai Banda taldeen elkarretaratzea. Gaztelu Aretoko zabaldegian. URRIRIK.
  • 16:30: Desfilearen abiatzea hiri-barneko karriketan Gaztelu Aretoko zabaldegian.
  • 18:00: ZANPANTZARREN auzia eta erretzea. Errepublika Plazan.
  • 19:00: Musika animazioa BURRUMBA Electro Txarangarekin. Gaztelu Aretoko zabaldegian. URRIRIK.
  • 21:00:  Kontzertua KAXKATU taldearekin. Gaztelu Aretoko zabaldegian. URRIRIK.

Arratsalde eta gaualdi osoan zehar, taloak Ikastolaren eskutik eta ostatua Akelarre elkartearen eskutik.

Otsailaren 20tik 24ra: Aisialdi zentroetako haurrek sortu masken erakusketa. Gaztelu Aretoan. URRIRIK.

Navigation de l’article