EKAINAREN 21EAN
« Musika Egunaren bizitasuna banaka mobilizatzen diren boluntario guztien energietan oinarritzen da, egun paregabe horri bere berezkotasun parte nahitaezkoa emateko.”
HIRI BARNEAN
Harmoniaren gelan
( Pierre Loti karrika, 10)
> 11:00: Hendaiako Harmonia-Orkestraren entsegu publikoa
Errepublika plazan
11:00 > Kontserbatorioko ikasleen taldea*
- Perkusio ikastaldearen batukada
- Gitarra taldea
- Flauta taldea
- Gazteen harmonia
- Hego Lapurdiko harmonia
*Eguraldi txarra izanez gero, Gaztelu Aretoan aterpetua
12:00 : MAEVA VIL**
Maëva Vil artista sutsua da, arrunt rock, pop eta barietatera isuria. Betidanik musika- eta partekatze-zaletasunak animaturik, zirrara, ahotsaren indarra, kemen eszenikoa eta umorea nahasten dituen errepertorioa proposatzen du. Tina Turner, Blondie, Eurythmics, Bon Jovi edota Jean-Jacques Goldman bezalako ospe handiko artistak dituelarik iturri, kantu famatuenak birmoldatzen ditu bere sentikortasuna eta egiazko interpretazioa ekarriz.
12:45 : MONTERRY SURFERS**
Monterrey Surfers surf/western estiloko musika talde bat da. Bi disko argitaratu eta hainbat kontzertu eman ondotik mugaren bi aldeetan, zuzeneko besta-emanaldi kementsua eskaintzen du, sorkuntzak eta surf estiloko kantu ospetsuak nahasiz, publikoa segurki dantzan jarriko dituztenak.
14:00 : RIFF’UP**
Riff’up, hirukotearen indarra! Sorkuntzak eta birmoldaketa biziak nahasten dituen errepertorio batekin, rock’n’roll vintage, blues, boogie eta kemen garaikidea nahasten ditu, 1950-70 arteko hamarkadetako riff indartsuak eta izpiritua berpiztuz emanaldi berotzaile batean. Gitarren orroak, baxu bipila eta bateria erotua: hautsi-mautsirik gabeko soinu gordinak kontzertu bakoitza esperientzia paregabe bihurtzen du.
HONDARTZA AUZOAN
Mimosas – Eukalitu
18:30: WERK**
Badu hiru urte baino gehiago pop-punk talde horrek kantuak idazten eta ontzen dituela, Blink-182, NOFX eta Rancid artisten lanean inspiraturik. Laster plazaratuko duen lehen disko bat burutu berri du.
19:45: BUSHIDO**
Bushido Bidarteko neorock hirukote bat da, indarra, zirrara eta doinu bipilak biltzen dituena, Muse, Nirvana eta Silverchair taldeetan inspiraturiko mundu batean, frantsesezko testuekin. Euskal agertokian esperientzia handia bildu duten hiru musikarik eramanik, taldeak lehen disko bat argitaratu zuen 2024an eta 2027an plazaratuko duen hurrengoa apailatzen ari da.
20:55: SONIC FUSION**
Duela 20 urte inguru musika-zaletasunak elkarretaratu zituen lizeoko hiru lagun horiek dute Sonic Fusion hirukotea osatzen. Laster hiru urte beteko dituen taldeak rock progresiboa, psikodelikoa eta stoner iturria nahasten dituen mundu bat proposatzen du. Alex (baxua, ahotsa eta teklatuak), Asier (gitarra) eta Marcos (bateria) taldekideek murgiltze-doinu kementsua garatzen dute, musika-gogaidetasunak eta esperientzia berak eramanik.
*Eguraldi txarra izanez gero, kontzertu horiek ezeztatuak izanen dira.
KAFETEGI – OSTATUETAN
Borderline Fabrika
18:00: PITXOI EROAK, eta ondotik karaokea, Borderline Fabrikan egonaldian direnek animaturik.
Bihotza Café
(Leclerc Mal etorbidea, 111)
19:00 : ALAIAK
