2024ko abenduaren 12an, Herriak Urrizti muinoa erosi zuen eta hortik jendeei zabalik izanen den naturagunea sortzeko proiektuari ekin genion. Proiektu hori hiri garapeneko eta tokiko bioaniztasuna zaindu eta balioan emateko urraspide baten baitan dator.
Urrizti muinoa gune garrantzitsutzat ageri zaigu Antolaketa eta Garapen Iraunkorreko Planean (AGIP-PADD), eta natura ondarearengatik da ezagutua. Helburua leku hori alda eta biztanle eta bisitariei ezagutza eta atseden lekua eskaintzea da.
Herriak lekuaren ezagutzeko bisita proposatzen die jendeei uztailaren 5ean, 10:00etatik 12:00etara. Hautetsiekin solasteko eta zuen iritzia emateko aukera izanen da hor, orori zabalik izanen den naturagunea elkarrekin molda dezagun, gure landare ondarea zaindu eta gure bizi kalitatea hobetzeko.
Urrizti muinora heltzeko hainbat aukera duzu. Kirolzaleenak oinez edo txirrinduz joan daitezke. Hala egiterik ez duzuenek joan-jinkaria ukanen duzue urririk. Ahal bezain ongi antola dezagun, uztailaren 3a baino lehen eman ezazu izena, hautatzen duzun ordua zehaztuz, honako esteka honen bitartez (esteka), Komunikazio Zuzendaritzara deituz honako bi telefono zenbaki hauetako batera: 05 59 48 82 88 edo 05 59 48 82 85.
Abiatze orduak
9:45 – 10:15 – 10:45 – 11:15 (itzultze orduak autobusa aparkalekura heltzean)
Inongo autorik ezinen da lekura igo. Ulertuko duzuela espero dugu.
Galdetegi digital bat duzue eskura (hendaye.fr/avisurrizti) eta dagoeneko betetzen ahal duzue. Horrez gain, paperezko galdetegiak bisita egunean banatuko ditugu.
Leku enblematiko horren ezagutza atsegin gertatuko zaizuenaren esperantzan gara.