Omenaldia SNSM sokorritzaileei

Kotte ECENARO auzapezak, hautetsiek, Nazio Jendarmeriak, suhiltzaileak, Yacht club delakoaren komodoroak eta beste zenbait jendek hitzordua emana zuten portuaren itsas harresian omenaldia egiteko iragan ekainaren 7an, Mikel ekaitzak harrapatu arrantzontzi bat sokorritzeko saioan hil ziren Itsas Sokorrien Nazio Sozietatearen (SNSM) hiru sokorritzaile boluntarioei. Omenaldi hori Errepublikaren lehendakariak oren berean, ekainaren 13ko 11:30ean, eman nazio omenaldiarekin batera egin zen.
Hogeita hamar bat ontzik lagundu zuten SNSM sozietatearen Bidasoa motor txalupa hondartzaren aitzinean.
“SNSM elkartearen egitekoak dira itsasoan eta itsas hegian giza bizitzak sokorritzea, sokorritzaileak formatzea eta segurtasun zibileko egitekoetan parte hartzea, bai eta prebentzio lana egitea ere itsasoan aritzen direnekin”.

Herriak SNSM sostengatzen du

Dituen egiteko horietan laguntzeko, Hendaiako Herriko Etxeak lokal bat eskaintzen dio elkarteari, xai bat, urririk. Elkartearen aldeko sostengua Bidasoa itsasontzia egin zenean eman zen ere, 2005ean, Txingudi Partzuergoaren bitartez. Hendaiako, Irungo eta Hondarribiko herriko etxeek erosketa hori sostengatu zuten (150 K€ bakoitzak) gastu osoaren % 25 ordainduz.
Bestalde, SNSM sozietateak berriz egin dio galdea 2019an, partzuergoari, 61 K€ galde egin baitizkio ontzia goitik behera berritzeko.
Azkenik, SEM SLIH atseden portuaren kudeatzaileak erregaia ematen dio ontziari eta haren eta Zodiac-aren mantentzeaz arduratzen da urririk.

Navigation de l’article