ON.eus: euskarari buruzko erreferentziazko plataforma berria

Izan zaitezen euskaldun, euskara ikasle, euskaraz eskolaratua den haur baten guraso edota kurios, behar duzuna aurkituko duzu ON! webgunean.

2025eko irailaren 16an, Baionan aurkeztu zen jendaurrean www.on.eus, euskararen biziberritzean engaiatutako elkarte eta instituzioentzako plataforma pedagogiko eta partekatu berria. Proiektua “ON! Piztu” elkarteak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) bultzatu dute, Europako FEDER funtsen eta EEPren sustengoarekin.

ON.eus eduki sakabanatuak bildu, sailkatu eta herritarren esku jartzen ditu, hizkuntza eta kultura aniztasuna kontuan hartuz: haur euskaldunen gurasoak, euskaraz ikasten ari diren helduak, euskaldun bizi nahi dutenak eta interesa duten erdaldunak. Hainbat tresna eskaintzen ditu: artikuluak, bideoak, aholkuak, ikastaroak, ipuinak, podcastak eta jokoak.

Proiektu hau elkarteen eta instituzio publikoen lankidetzaren emaitza da, eta Baionako egoitza du euskarari dedikatuta. Webgunearen izena, ON!, euskaraz eta hizkuntza guztietan piztu eta konektatzeko ideia adierazten du.

Epe luzerako egitasmoa da: hilabetero atal berriak, podcastak, artikulu sinatuak eta sare sozialetarako eduki bereziak sartuko dira. Udazken honetan, ON! Piztu Ipar Euskal Herriko ekitaldietan eta Baionako egoitzan publikoarekin harreman zuzena izango du, euskarara konektatzeko ateak zabalduz.

Elkarteko kideekin solastatzeko eta plataformaren funtzionalitateak ezagutzeko parada ukanen duzue 2026ko martxoan, Gaztelu Aretoan, euskararen hilabetearen kari antolatuko den aurkezpenean.

Navigation de l’article