Osasun publikoa: eltxo tigrea zaintzapean udalerrian

Bektore-eritasunen prebentzioaren harira (chikungunya, denge sukarra edo Zika sukarra adibidez), badu zenbait aste zaintza entomologiko dispositibo bat indarrean dela hirian.

Gaur egun, arbobirus horien aurkako borroka osasun publikoko lehentasuntzat jotzen da. Hirian, Aedes albopictus eltxo tigrea Akitania Berria Eskualdeko Osasun Agentziak eskaturiko zaintza baten gaia izaten da.

Programaren bi helburuak:

  • Departamenduan, Aedes albopictus eltxo tigrearen finkatzearen hedatzea zaintzea, errutoki zepo sare bati eta herritarren oharren azterketari esker.
  • Bektore-dentsitatea ebaluatzea, jadanik kolonizatuak diren eskualdeetan zaintza indartuz.

Zehazki, errutoki zepo sare bat jarria izan da hirian. Zepo horiek gutienez hilabetean behin bilduak dira apiril eta azaro artean; maiztasuna egoki daiteke lekuan berean eginiko behaketen arabera.

Errutoki zepoa eltxo tigreen presentzia hautemateko tresna ezaguna eta eraginkorra da. Gainera, zepo bakoitzean larba-hiltzaile bat ezarria da, zaintza garai osoan dispositibo horretatik eltxo heldurik ez dela aterako segurtatzeko gisan.

Zergatik eta nola ohartarazi?

Biztanleei eremu publikoan ezarririko zepoak ez hunkitzea eta eltxo tigrearen presentzia jakinaraztea eskatzen zaie ondoko estekaren bitartez: https://signalement-moustique.anses.fr/signalement_albopictus/

Ohar orok espeziearen hedatzearen mapa zehaztean parte hartzen du zuzenean. Denek parte har dezakete espezie horren zaintzan, haren banaketa hobeki ezagutua izan dadin. Plantan ezarririko ekintzak osatzeko bidea eskaintzen duen herritar-ekintza bat da.

Kolonizatuak ez diren herrietatik bidaliriko oharrak lehentasunez biltzeko helburua du, eltxo tigrearen hedatze-eremua jarraitzeko gisan. Jadanik kolonizatua den herri batean eginiko oharrak gordetzen dira, menturazko ikerketa batzuetarako. Ohar guziak operadoreei helaraziak zaizkie. Horiek erabiltzen dituzte zaintza entomologikorako ekintzak bideratzeko edo bektoreen aurkako borrokaren estrategia zehazteko.

Xehetasunak eskuragarri dira Akitania Berria Eskualdeko Osasun Agentziaren webgunean: https://www.nouvelle-aquitaine.ars.sante.fr/moustique-tigre-4.

Bazenekien?

Eltxo tigrea (Aedes albopictus) eltxo espezie inbaditzaile bat da, bereziki kaltegarria, Frantzian 2004tik goiti finkatua. 2023ko urtarrilaren 1ean, 71 departamendutan finkatua zen (Frantzia metropolitanoan, eltxo tigrearen (Aedes albopictus) presentziaren mapak ikusi – Osasunaren eta Prebentzioaren ministerioa (sante.gouv.fr). Batzuetan, eritasun batzuen bektorea izan daiteke, hala nola denge sukarra, chikungunya eta zika sukarra. Orduan, osasun-agintariek artoski jarraitzen dute haren finkatzea.

Navigation de l’article