Parte hartze bidezko aurrekontua: 27 proiektu emanen dira herritarrek bozka ditzaten

Ganix Grabières, Herritartasunaren arduradun auzapezordeak eta jarraipen batzordeak uztailaren 17rako eman zieten hitzordua proiektuen ekarleei hendaiarren bozketara emanen diren proiektuei buruzko lehen puntua egiteko.

Proiektu ekarle ororentzat, elkar ezagutzeko eta banan-banan ezagutzera eman diren beste proiektuetaz informazioa jasotzeko aukera izan da. Kanpaina ofiziala prestatuko da hemendik urria bitartean proiektu guztiak aurkezteko. Gutxienik 9 urte dituen herritar orok, herrian bizi bada edo ikasten badu edo tokiko zergak bertan ordaintzen baditu, bozkatu ahalko du, urriaren 2tik azaroaren 14 bitartean, nahien dituen hiru proiektuen alde. Jarraituko da…

Informazio gehiagorako horren orrira joan

Navigation de l’article