30 ZONA: antolaketa berriak Txingudi badiaren hiribidean

2021eko uztailaren lehenaz geroztik, Hendaiako Herriak plantan eman du, esperimentazio gisa, mugikortasun eztiko eta abiadura murrizteko lehen baliabidea Hondarraitz auzoan. Horrek ekarri ditu batez ere taula berriak, lurreko seinaletika eta zenbait aldaketa zirkulazioaren eta aparkatzea-ren antolatzeko maneran.

Hainbat aldaketa egin dira, batez ere Txingudi badiaren hiribidean eta Amatxi-lili karrikan, era-biltzaileek egin beharreko jokamolde aldaketa markatzeko.

• Gune lau goratuak 30 zonaren sargiak seinalatzeko eta abiadura murriztarazteko, Tuliparbola karrikaren mailan.

• Badiaren hiribidean «utz pasatzera» seinale bana kokatu da, bi norabideetan, Eukalitu karrika-ren mailan (karrika lehenetsia bihurtzen da), betiere autoen abiadura murrizteko eta autobusei pasatzea errazteko.

• Aparkatzea luzeran arautua (espaloiari eta bideari paralelo) da orain Pikuondo karrikatik Tuli-parbola karrikaraino. Antolakuntza horren bidez autoen bidea hertsiagotu nahi da, halatan polikia-go ibil daitezen. Libratzen den espaloiak oinezkoen eta haur karrosen pasatzea errazten du. (Aparkatzea ordainpekoa da hemendik goiti zona horretan).

30 zona erabiltzaile guztientzat da. Motordun ibilgailuen gehienezko abiadura orduko 30 km da, eta muga hori bera dute hala ziklomotorrek nola txirrindek ere. Egun oinezko, bihar txirrindulari edo auto gidari, batzuetan bakarrik, besteetan senitartean, ikuspuntua aldatzen da, lehentasunak ere bezala. Adeitsuki, arduraz eta onginahiz joka dezagun, elkarbizitza erraztu eta erabiltzaile ororen harmonia eta segurtasuna bermatzek

Navigation de l’article