Arraberritze proiektu bat baduzu? Ipar Euskal Herriko Bizilekuaren eta Energiaren Etxeko aholkulariek Hendaian ere errezibituko zaituzte dohainik eta molde pertsonalizatuan laguntzeko.
Zer ote da Ipar Euskal Herriko Bizilekuaren eta Energiaren Etxea?
Ipar Euskal Herriko Bizilekuaren eta Energiaren Etxea Ipar Euskal Herriko biztanle guziendako sarbidea da, hots, jabeentzat, alokatzaileentzat eta jabekidetasun sindikuentzat. Pertsona orori parada ematen dio baliagarri zaizkion argibide guziak atzemateko baita ere bere etxea berritzeko edo bertan hobeki bizitzeko laguntzak.
Zer kontseilu mota?
Aholkulariak hor dira zure desmartxa guziak errazteko:
- Aholku administratiboak, teknikoak eta juridikoak emanez,
- Labela duten profesionalengana bideratuz eta dauden dirulaguntza eta mailegu dispositiboetan lagunduz.
Nola finantzatu zure obrak?
Proiektu bakoitza ikertuko da molde pertsonalizatuan, bakoitzak ukan ditzakeen finantzamenduak optimizatzeko.
Euskal Hirigune Elkargoak, Estatuaren laguntzez gain, dirulaguntzak ematen ahal dizkizu zure obrak egiteko.
Argibide praktikoak
Permanentzia hilabeteko 3. asteazkenetan, 9:00etatik 12:30era
France Services agentziaren bulegoetan, Errepublika plazan
Hitzordua aitzinetik eskatuz
Lehen harrera eguna: abenduaren 17an (asteazkena)
Baionako agentziak ditu hitzorduak kudeatzen. Harremanetan sartzeko, deitu 05 59 44 77 80 telefonora.