San Bixintxo elizaren zaharberritzea: obren 1. urratsa hastear da

2025eko azaroaren 3tik goiti, San Bixintxo eliza bere historia luzearen urrats berri batean sartuko da, zaharberritze obren lehen urratsaren abiatzearekin. 2026ko urtarril-erdi arte iraunen du.

Lehen urratsaren ardatz nagusiak ezkila dorrea, eliza barnea eta eraikinaren hegoaldeko gurutzadura izanen dira.

Abiaturiko obren helburua da Hendaiako ondarearen elementu nagusi hori iraunkorki zaharberritzea eta zaintzea. Horien barne sartuko dira:

  • aitzinaldearen garbitzea, kanpoko estaldura leungarriak ordezkatuz paretak sanotzeko;
  • harri pikatuak zaharberritzea;
  • zureria tratatzea;
  • teilatu-hegalak tindatzea, baita metalezko hesiak eta barandak ere;
  • berina leihoen irazgaiztasuna berritzea

Sarbidea eta tokiko bizia mantenduak

Obrek iraunen duten artean, elizara joaten ahalko da eta elizkizunak eliza barnean beti emanak izanen dira. Asteazkeneko merkatua ere beti bezala antolatua izanen da.
Noiztenka zirkulazioa moztua izanen da Pilotalekuko plazan eta Elizako karrikan. Bestalde, Pilotalekuko plazan dauden aparkalekuak kenduak izanen dira obren denboran.

Talde engaiamendua Hendaiako ondarea balioan ezartzeko

Erlisione- eta kultura-betekizunaz gain, San Bixintxo eliza Hendaiako ondare-nortasunaren sinbolo azkarra ere izaten da. Haren zaharberritzea hiriko ondare eraikiaren balorizaziorako urraspide orokor batean sartzen da.

Hendaiako Herriko Etxeak, Frantziako estatuak, Akitania Berriko eskualdeak eta Ondarearen Fundazioak dituzte elkarrekin obrak diruz laguntzen. Gainera, San Bixintxo elizak Frantzia mailako ezagutza jaso du 2024ko Ondarearen Loteriaren proiektuen artean hautatua izanez.

Ondarearen Fundazioarekin luzaturiko emaitza-deialdia irekia da oraindik, mendeetan zehar hiria eta bertako biztanleak zaintzen dituen eraikin nagusi horren zaintzean bakoitza parte hartzera gomitatuz.

Argibideak: www.fondation-partimoine/org/101283

Navigation de l’article