Suhiltzaileen lehengo kasernaren zati bat suntsitua

Merkatu zaharraren zaharberritzearekin jarraituz, suhiltzaileen kaserna zaharra botatzeari ekin zaio.

Hiri-barnearen birkalifikatze orokorraren barnean, herriak lanetan dirau. Iragan apirilean hasi ziren lehengo merkatu zaharraren aldatze lanak eta orain etapa berri bati ekin zaio, suhiltzaileen kaserna zaharraren suntsitzeari, alegia. Horrela, Salvador Allende karrikan kokatu eraikinaren bi dorreak desagertuko dira, gero lehen solairua, eta azkenik etxe-beherea. Eragiketak urriaren hondarra arte iraunen du.

Horren ondotik, lekua besta eta kultura ekitaldietarako egitura berriaren ingurune gisa tratatu eta egokituko dugu. Halatan, bada, kaserna zaharra «ezabatuz», merkatu zaharraren eraikinaren irudia hobetu eta Txingudi badiatik hiri-barnerako erakargarritasuna areagotuko da. Jarraitzekoa da, beraz…

Navigation de l’article