«Dantza arratsa» Baionako Illicite Konpainia

Hendaiako Herriko Etxearen kultura zerbitzuak, Baionako Herriko Etxearekin elkarlanean, eskapaldi bat proposatzen dizu «Dantza arrats» batean, Illicite Bayonne konpainiak aurkezturik. Konpainia hau 2015ean sortu zen eta Baionan da kokaturik; Fabio Lopez koreografoa du zuzendari, izan ere, Malandain Ballet Biarritz dantza taldean dantzari aritu zena.

Hainbat erritmotako lau piezen inguruan antolaturik, dantza ikuskizun horretan, gorputza eta haren dinamika dira elementu eragileak eta jende kopuru handia xarmatzen jakinen du.

Egitarauak Arimaren gaia esploratzen du eta haren barnatasuna, oinazeak, itxaropenak, beste munduari buruzko galdeketak, hiru unibertso koreografiko garbiki bereiziren bitartez. Artistak edertasunaren nozioari buru eginez arituko dira, herio zelaietako oroitzapenak ere ekarriz eta lur berri batean bukatuz, hara bota dituztelarik.

Kultura zerbitzuak horretarako hitzordua ematen dizu 2019ko urriaren 25ean, ostiralean, 20:30ean, Mendi Zolan kulturgunearen ikuskizun aretoan, Hendaian.

Dantza agerraldiak 1h20 iraunen du orotara eta 15 minutuko atsedenaldia ukanen du.

Konpainiari buruzko informazio gehiagorako : www.compagnie-illicite.com

Zure kultura ateraldia aitzinetik antolatu nahi? (Tarifa arrunta: 12 € / Tarifa murriztua, haietan abonamendua dutenentzakoa: 6 €)

  • Linean, aurresalmentak hemen: Hendaiako turismo Bulegoaren webgunean. https://reservation.hendaye-tourisme.fr/spectacles.html

  • Zuzenean, aurresalmentak Mendi Zolan kulturgunearen 3. solairuan. Zabal orduak: asteazkenetik larunbatera, 10:00 > 13:00 / 15:00 > 19:00

Abonamendua har ezazu !

Abantaila txartela 11 eurotan erosiz, urte osoan zehar ukanen dituzu tarifa murriztuak (- % 50!), Hendaian Herriko Etxearen Euskara Zerbitzuak eta gure partaide Euskal Hirigune Elkargoak proposatu ikusgarri eta kontzertu orotan.

Navigation de l’article