Olazo parkea: berdegune bat hiri erdi-erdian

Gehienbat likidanbarrak eta zingira haritzak daude 5382 m2 zabal den arboladi horretan eta egun gutxi zenbaitez geroztik lehengo itxura hartu du parkeak.

Izan ere, udal zerbitzu teknikoek berrantolatu dute parkea eta ingurune naturala atxikitzeaz bat publikoari zabalik eman: zuhaitzak segurtatu dituzte, bereziki hilik ziren edo egoera arriskutsuan ziren 5 likidanbar moztuz, bideak konpondu dituzte estaldura egonkortu azkartua emanez eta, hartara, mugikortasun murriztukoentzat helgarri eginez, argiunea antolatu…

Bioaniztasunaren ikuspuntu ekologikoa

Lan horiek leku hori birpentsatu nahi zuten auzokoen bi kolektiborekin batera egin da. Herriak nahi zuen, halere, bertako ingurune naturala atxiki hausnarketa ekologikoa eginez.

Halatan, bada, hiri giroa bazter utzi eta Landetako pinuzko bankuak kokatu ditugu. Oihan-altzari horiek entseatzen ari gara eta emaitza ona balitz herriko beste lekutan ere koka genitzake. Berdeguneen udal zerbitzuak oihanpearen alde batean loreak emanen dituzte eta gero hetsiko da leku hori, babestua izan dadin. Jendeei hetsirik izanen den alde horri buruzko ohartarazte jarduna eginen da Abadia eremuko taldekideekin, eta txorientzako habi kutxak eta intsektuentzako etxettoak kokatuko ditugu.

Bigarren aldi batean, Ithurria karrikaren ertzean dagoen iturria berrantolatuko dugu, harrizko ingurunea antolatuz eta zuhaixka multzoa landatuz.

Hendaiarrak eta ibiltariak laster hasiko dira parkeaz jabetzen, leku ederrean baita kokatua, berriz ireki diren herri bideen bidegurutzean.

Navigation de l’article