Suprefet berria Herriko Etxean hartua

Kotte Ecenarro auzapeza eta Chantal Kehrig Cottençon auzapezordea Philippe Le Moing-Surzur suprefet berriarekin bildu dira aste honetan. Bilkura horretan, auzapezak eta lehen auzapezordeak Herriak dituen jokagai nagusiak eta Estatuarekin loturiko dosierrak aurkeztu dizkiote.

Aipatu diren egungo gai nagusien artean, nagusiki aipatzekoak dira herrian txertoa jartzeko zentro bat lehenbailehen plantan emateko eskaria, lan beteko polizia etxearen eskaria, erlaitzeko errepidearen etorkizuna, badiatik lohia kentzea eta «la palombe bleue» gaueko trena berriz abian ematea. Hirigintzaren eta bizilekuen gaiak ere aipatu dira, batez ere herri barnearen dosierra eta “Biharko Hiri Txikiak” baliabidea, zeinerako hautatua izan baita herria. Azkenik, 2020ko hetsialdiek eta Herriak ekonomia eta kultura partzuerrei laguntza emateko hartu dituen neurriek Herriari ekarri dizkioten diru sartze galerak ere aipatu dira.

Solas eraikitzaileak izan dira eta lehen hautetsiak eskertu ditu, «suprefetaren izpiritu zabala eskertu duelarik, hendaiarren arazoei adi izan baita». Philippe Le Moing-Surzur suprefetak, bere aldetik, Estatuaren hitza herri hautetsiei ekartzeko nahia adierazi du, Estatuaren egitekoak bermatzeko.

Navigation de l’article