Sokorri ariketa bat, egiazko baten tamainakoa, udal igerilekuan

Egungo covid-19 garai honek udal igerilekuaren ur jarduera ia guztiak geldiarazi ditu, salbu igerilekua lehentasunezko publikoei zati batean zabaltzea*. Halarik ere, kirol ekipamenduko udal langileek lekuaren segurtasunari loturiko arazo guztientzako arrapostua hobetu eta ahal bezain ona egiteko baliatu dute denbora hori.

Eraikinaren zaintza tekniko eta osasuneko sakona egiteaz gain, jendeei laguntza eta sokorria emateko bideen ezagutza teoriko eta praktikoen berraztertzeari ekin zaio ere.  Aukera eman die horrek ariketak beste lanbideetakoekin partekatzeko, bereziki Hendaiako zentroko SDIS 64ko suhiltzaileekin (lokalen bisita eta sokorri katearen aurkezpena) eta hortik zerbitzuak segurtasunaren alorrean duen barne antolakuntzari buruzko gogoeta atera da.

Elkarlan hori otsailaren 5eko ostiral goizean, biktima bat uretan sokorritzeko ariketa denbora errealean eginez erakutsi dute.

Ariketa horren hastapenean, igerizainek eskuhartu zuten, uretan «bizkarrezurraren trauma» gisako istripua itxuratuz; gero, lekua jendez husteko, lekua segurtatzeko eta biktimari sokorria emateko barne prozedura guztiei ekin zitzaien, eta azkenik, suhiltzaileek biktima beren gain har eta medikuntza zentro batera eramatea itxuratu zuten.

Ariketa horrekin kanpoko soa ekarri da udal igerilekuaren barneko Segurtasunaren eta Sokorriaren Antolaketa Planaren gainera eta hobetzeko bideak azaldu dira.

Herriak Boivinet kapitainari (Hendaiako zentroaren burua) eta haren lantaldeei eskertzen die halako itxuraketa egiteko laguntza eman izana.

** Lehentasunezko publikoak: kirolari profesionalak, goi mailako kirolariak, unibertsitate edo lanbide formakuntzan direnak, APA medikuntza agindua dutenak eta MDPH (Ezintasun bereziren bat dutenen Departamentu Etxea) erakundeak onartu ezintasun berezia dutenak, bai eta haien jardunerako behar diren zaindariak.

 

Navigation de l’article