Hona Telethon-en karietara Hendaian antolaturiko ekintzak, abenduaren 4tik 5era.
Animazio hauek guztientzat irekiak dira!
Zatozte kopuru handian, momentuak giro goxoan partekatzera eta kausa eder hori sustengatzera. Parte-hartze bakoitza garrantzitsua da!
Egitaraua
ABENDUAK 4, OSTIRALA – Jardins d’Arcadie bizitegian – Tren Geltokiko karrika, 10
- 12:15ean: Belaunaldien arteko jokoak eta Hondartzako eskolako ikasleen sorkuntzen salmenta.
- 16:30ean: Tarta onenaren lehiaketa eta lehiaketako pastelen salmenta, Amicale Laïque elkarteko abesbatzak animaturik.
ABENDUAK 5, LARUNBATA
- 10:00etatik 13:00etara: Fishing Club elkartearen arrain salmenta Zokoburun, atseden-portuan.
- 11:00etan: Denak zelara! Aldizkako erronka gelako bizikletaz (emaitza egindako kilometroen arabera). Jardins d’Arcadie bizitegian – Tren Geltakiko karrika, 10.
- 16:00etan: Amicale Laïque elkarteak eginiko orratz-lanen salmenta. Jardins d’Arcadie bizitegian – Tren Geltakiko karrika, 10.
Karta-jokoak, Amicale Laïque elkarteak animaturik. - 17:00etan: “Saski goxoa” tonbolaren zozketa. Jardins d’Arcadie bizitegian – Tren Geltakiko karrika, 10.