Tigre eltxoaren aurka borroka gaitezen

Bilkura publiko berria

Ekainaren 10ean, 14:30ean, Denentzat Gizarte Zentroan

Tigre eltxoa: osasun publikorako arriskua

Tigre eltxoa (Aedes albopictus) intsektu inbaditzailea da eta  bertan kokaturik dugu Frantziar Metropolian, artean Pirinio Atlantikoetan. Hendaian, osasun publikorako arriskua da, eritasunak ekar baititzake, hala nola dengea, txikungunia eta zika birusa.

Mehatxu gero eta handiagoa

2024ko urtarrilaz geroztik, arras areagotu dira Frantziara ekarri diren denge kasuak, 2023an ziren 131etatik 1679 izatera emendatu baitira aurtengo aldi berdinean. Departamenduan kutsatze maila gora delarik, funtsezkoa zaigu prebentzio neurriak hartzea tigre eltxoaren ugaritzea mugatzeko.

Elkarrekin ari gaitezen: hartu beharreko jarrerak

Tigre eltxoa ur geldoko kopuru txikietan ugaltzen da. Egunerokoan aritu behar dugu, beraz, haien ugaltzea mugatzeko:

  • Ur geldoak kentzea: lore potoen platertxoak erregularki hustutzea, ura bil dezaketen gauzak altxatzea (eskorgak, olanak, ureztagailuak, kanpoko jostailuak).
  • Baratzea zaintzea: hesiak kimatzea, orbela ez metatzea, ur geldoko putzuak kentzea, drainatze ona egitea.
  • Urtegiak babestea: euri uraren biltegiak eltxo sare batez estaltzea eta urtegiak garbitzea.

Zeure burua babestu eta eltxoen presentziaren berri ematea

Zizta ez zaitzaten, honako hauek egin itzazu:

  • Jantzi luzeak janztea,
  • Eltxoak hurruntzen dituzten produktu egokiak erabiltzea,
  • Leihoetan eltxo sareak kokatzea.

Zure auzoan tigre eltxoren bat ikusiz gero, horien zaintza plataforma ofizialean eman ezazu jakitera:
👉 https://signalement-moustique.anses.fr/signalement_albopictus/

Informaziorako bilkura publikoa

Maiatzaren 15ean, 18:30ean, Gaztelu Aretoan

Navigation de l’article