Txik-Txak sareari buruzko berriak

Ekainaren 29tik goiti, bidaia bakarreko txartela sakelako telefonoz erosi ahalko da.

Trafikoa arindu eta ordainketa erraztu nahi da horrela. Osasun krisiak areagotu duen ordainketen digitalizazioari arrapostua emateko aukera da gainera.

Nola egin?

SMS txartela eskuratzeko, Hegobus eta Car Express erabili nahi duenak “BUS” + “linearen zenbakia” 93064 zenbakira igorri behar du.

Euskal Elkargoaren webgunera jo

Hendaian aldatzen dena

3 Car express linean bakarrik, Bidarte eta Hendaia arteko ibilbiderako, erabiltzaileak BUS3H kodea igorri beharko du (bakarrik Hegobus).

Txik Txak udako moldean arituko da uztailaren 4tik goiti

Hegobus

Linea guztiak udako moldean arituko dira, geldileku gehiagorekin eta ordutegi zabalagoekin.

  • 31, 33, 35, 37, 39 lineak egunero ibiliko dira, astelehenetik igandera, besta egunak ere barne
  • 37. linea Hondarraitzeraino luzatuko da

Cars Express

  • 3. linea: ordutegi zabalagoa

Trenak

  • EuskoPass txartelak Donostia ezagutzera joateko aukera ematen dizu (5,5 € joan-jina, autobusa gehi topo trena erabiliz; txartela biharamuneko 23:59 arte balia liteke.

Bizikletak

12 Velibleu geltoki, hau da, agindarrez lagundu 120 bizikleta eta berrogei bat geltoki birtual Tarnoze eta Hendaia artean (urririk lehen 10 minutuak, gero 2 € oreneko).

Argibideak

Ikus Hegobus webgunea  linea eta ordutegi berriak ezagutzeko.

Argibide guztiak: txiktxak.fr

 

 

 

Navigation de l’article