Itxialdia arinduz doa Hendaian

Uztailaren 1ertik goiti

Udal igerilekua uztailaren 1ean zabalduko da berriz

Hiru hilabetez hetsirik izan ondoren, berriz ere zabalik izanen da, betiere COVID-19aren epidemia kontuan hartzen duten osasun neurrien pean, noski.

Ekainaren 22tik goiti

“Les Variétés” zinemagelak ateak berriz zabalduko ditu ekainaren 22an

Variétés-saioa ongi baino hobeki joan dakizuen behar diren osasun neurri guztiak eman ditugu plantan

Ekainaren 15tik goiti

Herriko Etxean dauden zerbitzuak berriz ere publikoari zabalik izanen dira ekainaren 15etik goiti, ohiko ordutegian.

Nolanahi ere den, harrera baldintza batzuen pean eginen da, indarrean diren osasun neurriei egokituz. Hitzordua eskatuz eginen da.

Berrirekitzeak ekainaren 2tik goiti

Hondartza denentzat

Oihala berriz zabaltzen ahal duzue hondarrean, edo hondarrezko gazteluak egin haurrekin. Kasu halere, indarrean segitzen duten hesi arauak beti errespetatu behar dira.

Jatetxe eta ostatuak

Jatetxe eta ostatuak berriz irekitzen dute, osasun agindu oso zorrotzekin. Izan ere, profesionalek metro bateko distantzia errespetarazi behar dute mahaien artean. Bezeroak ezin dira 10 baino gehiago izan mahaian, eta maskara janztea derrigorrezkoa da langile guztientzat, bai eta bezeroentzat ere, salan mugitzen direlarik. Ostatuetan, barnean zutik kontsumitzea debekatua da.

Mendi Zolan kulturguneko erakusketa gela

Mendi Zolan kulturguneko erakusketa gelak publikoari ateak berriz zabalduko dizkio 2020ko ekainaren 3tik goiti. Berriz elkartze horrek baldintza batzuk izanen ditu:

  • Maskara eramatea nahitaezkoa
  • Bisitari kopuru mugatua
  • Finkaturiko osasun arauak ongi errespetatzea

Hondakindegia

Hitzordurik hartu gabe joan daiteke, hesi keinuak zorrozki errespetatuz. Maskara eramatea nahitaezkoa da ibilgailutik atera bezain laster, eta hondakinak husteko fase guztietan.

Denentzat Gizarte Zentroa

Zentroak bere ateak partzialki zabaltzen dizkio publikoari.  11 urtetik gorako guztiek maskara eraman beharko dute. Adinekoen taldeei dagokienez, gehienaz 8 lagunekoak izanen dira. Xehetasun gehiago 05.59.20.37.63 telefono-zenbakian.

 

 

Navigation de l’article