Txingudi badiako hondakin handien bilketa

Hegaztien uhartearen kudeaketa barnean, Hendaiako Herriko Etxeak eta Abadia eremuak hondakin bilketa egin dute iragan uztailaren 5ean, ostiralarekin.

Watersport center tokiko enpresarekin elkarlanean, hamar bat urririkako laguntzaileko talde bat bildu da, Abadiako eremuaren itsas hegiko zaintzaileen gidaritzapean, eta 2 orenetan 100etik gora kilo hondakin atera dituzte hegaztien uhartetik, itsasoak ekarriak.

Urak ekarri hondakin horiek guztiak tokiko sailkatzeko eta balioa emateko adarretara eramanak dira.

Basa aberediaren eta ehiza erreserba hori Natura 2000 gisa sailkaturik da eta halako garbiketa erregularki egiten zaio, hiruhileko bakoitzean bi aldiz.

 

Navigation de l’article