Lidl «belaunaldi berriko» saltegia irekia

Lau hilabetez hetsirik izan ondoren, LIDL saltegiak berriz zabaldu ditu ateak.

Zazpi urteko lan eta solasen ondoren, Herriaren sostenguarekin, azkenik hor dugu proiektu korapilatsu horren emaitza» azpimarratu du Christiane L’HIGUINER konpainiaren merkaturatze arduradunak.

IRUDI BERRI BAT BEZEROENTZAT ETA LAN BALDINTZA HOBEAK LANGILEENTZAT

Hendaian, Frantzia osoan bezala, konpainiak estrategia berria hartu du eta bere estandarrak aldatu ditu. Halatan, bada, lanek iraun duten zortzi hilabeteek irudi berria eman diote saltegiari; merkataritza eremua bikoiztu egin da, lehengo 1 682 m2 haietatik egungo 2 547 m2 zabal den eraikinera, 285 leku dituen aparkalekuarekin, hau da, 95 leku gehiagorekin. Inbestimenduaren kostua: 5 900 000 € ZG lur zoruaz gain, merkataritza gunearen aparkaleku osoa berritzea barne.

Baina bada gehiago, konpainiak kontzeptu berria prestatu du, urraspide ekoarduratsu batera lotuz (hondakinen birziklatzea,  500 m2 panel fotovoltaiko teilatuan, bio produktuak balioan ematea…). Horrez gain, lanpostuen sortzaile izatearen harrotasuna ukan dezakete, 38 langileekin, haietan 11 lanpostu iraunkorrak eta 10 aldi baterakoak, uda sasoirako.

«Orain dela 13 urte ireki nuen lehen Lidl saltegia» gogoratu digu Kotte ECENARRO auzapezak eta gaineratu du «egun, altxatua izan den erronka ederra da. Lokalak erakargarriak dira hala bezeroentzat nola langileentzat. Harroki diot Akitania Berriko saltegi ederrenetako bat dugula, Arès-ekoaren ondoren».

IRUDIAK