Ubidearen dragatzea: obrak 2026ko urtarrilaren 5ean hasiko dira

2025ean laket-portua dragatu ondotik, Bidasoako ubidea izanen da artatze lan baten gaia 2026an.

Herriko Etxeak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduak lankidetzan daramatzaten obrak eginen ditu Itsas Charenteko Departamenduak. Prefetaren erabaki batek zorrozki arautzen dituen obra horiek helburu hirukoitza dute: itsasketa baldintzak mantentzea eta segurtasuna bermatzea ubidean, hondartza, eta oro har itsasbazterra begiratuz.

Prefetaren erabakiak dragatzeko obrak baimendu ditu otsailaren 1etik maiatzaren 14ra. Haatik, obralekua 2026ko urtarrilaren 5etik goiti jartzen hasiko dira hondartzan eta Zokoburu auzotegiko aparkalekuaren zati batean. “La Grande Mulette” deituriko draga hurrupatzaile geldikorrak esku hartuko du hiru hilabete eta erdiz ubideko jalkinak kentzeko hurrupatuz. Ondotik, jalkin horiek gibelera botako dira hodi flotatzaileen eta lurreko hodien bidez hondartzaraino.

Dragatzea ubidearen zati batean eginen da. Helburua da 3 metroko sakonera lortzea 50-55 metroko zabaleran, prefetaren erabakiak baimendu duen zortasun-eremuan. Obrak astean 5 egunez eta egunean 10 orduz eginen dira, itsasbeheran eta itsasgora-erdian. Gaueko esku hartzeak ere gerta daitezke.

Hondartzarako sarbidea: jakin behar dena

Herritarren segurtasuna lehentasuna izanik, sartzeko zenbait murrizketa neurri plantan ezarriko dira 2026ko urtarrilaren 5etik maiatz-erdi arte, alde batetik egun osoan zehar ibilgailuen aldizkatzeagatik itsasbeheran eta bestalde nasak berriz lurrez betetzeko lanen aitzinamenduagatik.

Seinale batzuek ibiltariak gune helgarrietara bidatuko dituzte.

Ibilgailuen pasabideak argiki adieraziak izanen dira denen segurtasuna bermatzeko.

Publikoari debekaturiko guneak

Zamatze gunea (Hareatza eta Granadondo karriken artean).

Dekantazio gunea (Olibondo karrika eta dunaren artean).

Ibilgailuen pasabideetan egotea (ezin izanen da hondartzan jarri).

Helgarri egonen dena

Uretako jarduerak: baimenduak obragunetik kanpo.

Oinezkoentzako bide bat irekia izanen da talasoterapia-zentroaren heinean, dekantazio gunea eta dunaren artean.

Hondartzarako zamatze baliotsua

Ubidetik aterako diren hareak ez dira galduko: hondartzaren erdian hondartza idor bat berriz sortzea ahalbidetuko dute, Hareatza eta Granadondo karriken artean. Zamatze ekintza hori kostaldeko higaduraren aurka borrokatzeko teknika iraunkorra da. Jalkin naturalak erabiltzen ditu hondartzaren itxura berriz osatzeko, kanpoko ekairik gehitu gabe.

 

Prozesua bi urratsetan:

Dekantazioa: lehenik jalkinak, urez kargaturik, anarteko dekantazio-urmaeletan bilduko dira hondartzan (Olibondo karrika eta dunaren artean). Ura pixkanaka aterako da harea palaz eraman ahal izan arte.

Garraioa: behin dekantaturik, hareak dunper-kamioietan garraiatuak izanen dira 800 metrotan zamatze guneraino.

Itsasketaren gaineko eragina

Dragatze garaian, ubide gaineko itsasketa “La Grande Mulette” itsasontziaren presentziari egokitu beharko da.

Portukoak eta laket itsasturiak itsasketa baldintzei buruzko argibideak portuko zerbitzuei eskatzera gomitatuak dira.

Argibide gehiagorako

Herriko Etxeko Zerbitzu Teknikoen Zuzendaritza
Tel. 05 59 48 23 14 edo gurekin harremanetan sartu atala.

Navigation de l’article