Un anniversaire ça se fête ! alors deux…

Itsasbazterreko Kontserbatorioaren 50. urteburua (1975eko uztailaren 10a)
eta
Asporotsttipi publikoari irekia izan zen egunaren 10. urteburua (2015eko urriaren 15a)

Itsasbazterreko Kontserbatorioaren 50. urteburua markatzen duen uztailetik Asporotsttipi Euskal Erlaitzeko etxea publikoari irekia izan zen egunaren 10. urteburua markatzen duen urria arte, une nagusi andana bat antolatuak izanen dira “ZORIONAK! URTEBETETZE BAT OSPATZEKOA DA! PENTSA BI…” egitarauaren harira, mota anitzeko jardueren bitartez publiko mota guziak hunkitzeko xedea duen egitaraua.

Itsasbazterreko Kontserbatorioa 1975eko uztailaren 10eko lege baten bidez sortu bazen ere, Abadiako Eremua izan zen horren gauzatzeko lehen gunea 1979tik goiti. Badu zenbait hamarkada lurraldearen eta itsasbazterreko eremuaren zaintzarako urraspidean sartu dela. Hendaiako Herriko Etxeak eta CPIE Euskal Itsasbazterra elkartek euskal kostaldeko leku enblematiko horren natura- eta kultura-ondarea kudeatzen dute, eta egunero balioan ezartzen, besteak beste mota anitzeko publikoa errezibituz, Kontserbatorioak jabe gisa dakarren laguntzarekin, eta Departamenduko aholku teknikoekin eta diru-laguntzekin.
“Asporotsttipi” etxalde ohia Euskal Erlaitzeko etxea bilakatu zen 2015eko urriaren 15ean, naturaren interpretazio zentroa, Abadiako Eremua eta euskal erlaitza ezin hobeki ulertzeko baliabidea.
“ZORIONAK! URTEBETETZE BAT OSPATZEKOA DA! PENTSA BI…” egitarauak publikoa aldi berean Itsasbazterreko Kontserbatorioaren 50. urteburua eta Asporotsttipi Euskal Erlaitzeko naturaren interpretazio zentroaren 10. urteburua ospatzera gomitatzen du.
Horrela, 2025eko uztailetik urrira, denak Abadiako Eremuaren bidexketan gaindi ibiltzen ahalko dira, Hendaiako itsasbazterreko zaintzaileek eta IEZIko misio kargudunek argiturik, gune horren kudeaketan eta balioztatzean eguneroko eragileak direlarik.
Itsas ezponda bazterretako edo itsasoko ibilaldiak, hitzaldi bat, tailer parte hartzaileak, irakurraldi animatuak, sortzen ari den artista baten lantegiaren bisita, zientzia tailer parte hartzaileak edota kontserbatorio-sagardiko sagarren zapatzearen inguruko besta bat… Publiko zabala, ikasleak, aisialdi zentroko haurrak, zatozte denak gure inguruko bioaniztasunaren aberastasunaz eta hauskortasunaz ohartzera, eta ondoko belaunaldiei den bezala transmititzeko xedez zaintzeko beharra ulertzera.

EGITARAUA

ERAKUSKETAK ASPOROTSTTIPI EUSKAL ERLAITZEKO ETXEAN

2025eko irailaren 21a arte

“IZADIA SUGARREN AITZINEAN”

Egunero (10:00/13:00; 14:00/18:30)
Batzuek errekor urtea izan zela diotelarik, 2022an mundu mailako oihaneko sute ugari izan ziren, suntsitzaileak izan zirelarik naturaguneentzat eta hurbileko azpiegiturentzat. Idazle argazkilaria den Matthieu Berroneau hunkituriko lekuetara joan zen suteak itzali eta zenbait egun geroago.
Erakusketa horrek argazki hautaketa bat proposatzen du, kalteen hedadura eta bioaniztasunean eraginiko aldaketa handiak agerian ezarriz.
Familientzat. Urririk.

2025eko irailaren 26tik abenduaren 13ra

“GAITZEKO LEIZEA… LURRAREN ZIRRARETAN”

Asteartetik larunbatera (10:00/12:00; 14:00/17:30) – Estreinaldia urriaren 4an, 10:30ean
“Gaitzeko leizea” Jean Lavigne argazkilari-mendizaleak abiaturiko proiektua da. Bere ondoan aritu dira Christophe Cassou klimatologoa, Franck D’Amico konferentzia irakasle eta ikerketa burua, eta Julie Bescombes eta Simon Baert prentsa marrazkilariak, klima aldaketaren arazoari eta kontzientzia publikoak honen onartzeari beste behakoak eskaintzeko xedez.
Denentzat. Urririk.

IBILALDIAK, TAILERRAK

2025eko uztailaren 15etik abuztuaren 21era, astearte eta ostegun guziez

Abiatzea 10:00etan Asporotsttipi Euskal Erlaitzaren etxetik, (CD 912 – Hendaia):

“ABADIAKO EREMUA EZAGUTZERA: LUR ZATI BAT ITSASO GAINEAN”

Ibilaldi azaldua: Pirinioak, Atlantikoa….eta Gizakia elkartzen diren natura begiratua! Segi gaitzazue Abadiako Eremuko bidexketan. Ipar Euskal Herriko naturagune babestu honen natura- eta kultura-interesak ezagutaraziko dizkizuegu (aberedia, landaredia, geologia, historia…).
Familientzat.
Prezioa: 5 € (Urririk – 12 urtez pekoak) Izena emanez: https://cpie-littoral-basque.eu/

Irailaren 12an, ostirala

Abiatzea 15:00etan Hendaiako laket-portutik:

“ABADIAKO EREMUA ETA EUSKAL ERLAITZA ITSASOTIK IKUSIRIK”

Itsasoko ibilaldi azaldua: “Atalaya” kroskobiko belaontzira igo euskal erlaitza itsasotik ikusteko, CPIE Euskal Itsasbazterra elkarteko misio kargudun batekin. Itsasbazterreko alderantzizko ikuspegia eskainiz, bi orduko itsasoko ibilaldi horrek kosta-lerroaren gibelatzearen arazoak ulertzeko bidea eskaintzen du, baita itsas hegaztiei interesatzeko bidea ere, mementoko aukeren arabera.
Familientzat.
Prezioa: 35 €. Izena emanez (leku kopuru mugatua): https://www.exploreocean.fr/
Oharra: Itsasoko baldintzen arabera, irailaren 19ra atzeratua izan daiteke. Ateraldi berdina antolatua izanen da urriaren 8an.

Irailaren 23an, asteartea

Hitzordua 10:00etan Haizabiako badia ttipian (CD 912 – Hendaia):

“BIOLIT, ITSASBAZTERREKO BEHATZAILEAK”

Tailer parte hartzailea: Euskal itsasbazterreko marearteko zonaren bioaniztasuna zaintzeko zientzia parte hartzaileen egitarauaren harira, zatozte zuen argazki makinarekin edo sakelako adimendunarekin Frantziako natur zientzien museoaren ALAMERR protokolo nazionalaren datu basearen aberastean parte hartzera, CPIE Euskal Itsasbazterra elkarteko misio kargudun batekin.
Familientzat.
Prezioa: 5 € (Urririk – 12 urtez pekoak) Izena emanez: https://cpie-littoral-basque.eu/

Irailaren 29, 30ean eta urriaren 1, 2, eta 3an,

9:00/12:00, 14:00/17:00, Abadiako Eremuko sagardian (Armatondo karrika, 6. – Hendaia):

“KONTSERBATORIO-SAGARDIAREN SAGARREN BILKETA”

Tailer parte hartzailea: Abadiako Eremuko itsasbazterreko zaintzaileek eta CPIE Euskal Itsasbazterra elkarteko misio kargudunek lagundurik, zatozte sagarrak biltzeko, bereizteko eta garbitzeko lan eko-boluntario horretan parte hartzera. Tokiko aldaera zaharreko sagarrak dolarera joanen dira zuku pasteurizatua eta sagarnoa bihurtzeko.
Dudarik gabe, lagun arteko une goxo bat elkarrekin iragateko aukera, aspaldi handiko ohiturak eta taldekako laborantza-lanak ezagutzeko edo berriz ezagutzeko.
Boluntarioei irekia nahi duten eperako, baita ikasleei eta publiko bereziei ere. Izena emanez: https://cpie-littoral-basque.eu/

Urriaren 3an, ostirala

18:30ean Asporotsttipi Euskal Erlaitzeko etxean (CD912 – Hendaia):

“ABADIAKO EREMUA, ALDATUZ DOAN GUNEA…”

Bideo emanaldi azaldua: 1850etik gaur egun arte paisaia moldatu duten gure itsas ezpondetako geruzak bezala, gizakiaren okupazio mota desberdinak gainjarri dira Abadiako Eremuko lurretan. Izan zena begiratu, gaurkoa ulertzeko eta geroa aurreikusteko…
Denentzat. Urririk.

Urriaren 4an, larunbata

11:30ean Asporotsttipi Euskal Erlaitzeko etxean, (CD 912 – Hendaia):

“GOAZEN ITSASORA”

Irakurraldi animatuak: Ipuin antzeztuek, josteta kantuek, gauzaki maneiuak eta mota anitzeko jokoek haur ttipiak eta gurasoak itsaso zabaletik hondartzetara eramanen dituzte, baleekin edota hareazko gazteluekin jolasteko…
2 – 6 urte arteko haurrak, lagundurik.
Urririk. Izena emanez (leku kopuru mugatua):

Urriaren 4an, larunbata

14:00/18:00, Nekatoenean (Abadiako Eremua – Armatondo karrika, 6. – Hendaia):

“ATE IREKIAK NEKATOENEA ARTISTA EGOITZAN”

Trukaketa artistikoak: Zatozte “Nekatoenea” artista egoitza ezagutzera, Abadiako Eremuaren bihotzean, Daeseok An plastiko-artistaren lana ikustera (https://daeseokan.com/)
Denentzat.
Urririk.

Urriaren 4an, larunbata

15:00etan Asporotsttipi Euskal Erlaitzeko etxean, (CD 912 – Hendaia):

“ITSASOKO LIBURU ZABALGARRIA”

Sorkuntza tailerra: Anouck Boisrobert eta Louis Rigaud idazleek sorturiko “Océano” liburuaren moduko liburu zabalgarri bat sortzen ikasteko, itsasoaren hondoan gordetzen dena mozturiko paperez eta bolumenez irudikatzeko.
7 urtetik goitiko haurrak eta beren gurasoak.
Urririk. Izena emanez (leku kopuru mugatua): s

Urriaren 4an, larunbata

Hitzordua 18:30ean Larretxean (Abadiako Eremua – Armatondo karrika, 6. – Hendaia):

“EGIAZKO HISTORIA ETA EGIAZKO ISTORIOEN ARTEAN”

Ilunabarreko ibilaldi kontatua: Gomita luzatua zaizue kanpoko afari baterako, bakoitzak bere zakuan eraman beharko duena. Lagun arteko trukaketa une horrek ilunabartzearen zain egoteko bidea eskainiko du eremuko bidexketan gaindi ibiltzeko, eta Abadiako Eremuko kontserbadore ohia errealitatea eta irudimena nahasten entzuteko…
 Familientzat.
Urririk baina izena eman behar (leku kopuru mugatua): 05.59.74.16.18

Urriaren 5ean, igandea

Abiatzea 10:30ean Asporotsttipi Euskal Erlaitzeko etxetik, (CD 912 – Hendaia):

“ABADIAKO EREMUKO BIDEXKETAN GAINDI”

Ezagutza ibilaldia, ondotik kanpoko bazkaria: Historia, geologia, aberedia, landaredia aldizkatuko dira ibilaldi erraz horren denboran. Ondotik, “paisaia zabaleko” bazkaria “Katalinkoenea” bazterretan (gunea publikoari salbuespenez irekia). Bazkal eta, nahi dutenak “Nekatoeneara” joaten ahalko dira kultura-ondarea, natura-ondarea eta lagun artekotasuna nahasiko dituen arratsalde baterako.
Familientzat (bazkaria eraman)
Urririk baina izena eman behar: 05.59.74.16.18

Urriaren 5ean, igandea

14:00/18:00 Nekatoenean (Abadiako Eremua – Armatondo karrika, 6. – Hendaia):

“PRENTSAKETA”

Tokiko sagar aldaera zaharreko kontserbatorio-sagardiko sagarren zapaltze publikoaren inguruko besta, sagar zukuaren eta sagarnoaren ekoizpen tradizionalerako urratsen azalpenekin, sagar muztioa dastatzea dolaretik, sagar dantza eta beste hainbeste animazio.
Familientzat. Urririk.

Urriaren 8an, asteazkena

Abiatzea 15:00etan Hendaiako laket-portutik:

“ABADIAKO EREMUA ETA EUSKAL ERLAITZA ITSASOTIK IKUSIRIK”

Irailaren 12an bezala
Familientzat.
Prezioa: 35 €. Izena emanez: https://www.exploreocean.fr/
Itsasoko baldintzen arabera, urriaren 15era atzeratua izan daiteke.

Urriaren 9an, osteguna

Hitzordua 10:00etan Kanetako portutik (Hendaia):

“BIOLIT, ITSASBAZTERREKO BEHATZAILEAK”

Tailer parte hartzailea: Irailaren 23an bezala
Familientzat.
Prezioa: 5 € (Urririk – 12 urtez pekoak) Izena emanez: https://cpie-littoral-basque.eu/

Urriko bigarren hamabostaldian

Abadiako Eremuko sagardian (Armatondo karrika, 6. – Hendaia)

“LANDATZEN DUT, LANDATZEN DUZU, LANDATZEN…”

Lan parte hartzailea: Tokiko eta aldaera zaharreko fruitu-arbolak landatzea Abadiako Eremuko kontserbatorio-sagardian.
Publikoa: Ikasleak eta Hendaiako aisialdi zentroko haurrak
Izena emanez: https://cpie-littoral-basque.eu/

Navigation de l’article