Ur-bizikleta ezagutzeko ariketak osasunerako kirola sustatzeko

Herriko igerilekuko lantaldeak ur diziplina berria proposatu nahi du, ur-bizikleta, osasun eta ongizaterako ariketa fisiko eta kirolekoa jende mota ororentzat. Ekintza honen bitartez osatzen eta bizkortzen dira jadanik badiren ur-gimnastika jardunak.

Proiektu hori abian eman eta urterako talde ikastaro bat plantan eman aitzin, diziplina hori ezagutzeko saio bat proposatzen zaizue 2020ko martxoaren 19an, ostegunarekin, 16:30etik 20:30era. Ikastaldiak 30 minutukoak dira eta hezitzaile batek gidatuko ditu.

Izena emateko baldintzak: 16 urtetik gorakoa izan eta egoera fisiko onean izatea. 2,80 € (sartze baten kostua) ordaintzea. Izena ematea martxoaren 9tik 14ra, igerilekuaren harlekuan.

Saio bakoitzaren ondoren, asetzeari buruzko galdetegia emanen zaizue zuen iritzia jakiteko. Heldu den urtean eginen ditugun gogoetetarako oinarria izanen zaigu.

Navigation de l’article