Hendaia Euskaraz: 11. aldia abian

2020ko martxoaren 4an (asteazkena), 18:00etan, Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen 11. edizioa ofizialki estreinatu da. Hautetsiak, parte hartzen duten elkarte zein udal zerbitzuak, eta publikoa gonbidatuak ziren.

Programa osoa ikusi (leiho berria) (pdf - 3,17 MB - nouvelle fenêtre)

Hautetsiek 11. aldi horren momentu nagusiak aurkeztu dituzte, eta hilabete osoan Herriko Etxeko sartzean egonen den adierazpen-taula estreinatu dute.

10. urtemugaren arrakastaren ondotik, Udal Euskara Batzordeak hilabete osoko programazioa mantentzea erabaki du. Baina hautetsien xedea da euskarak bere toki osoa ukan dezan, naturalki, Herriko Etxearen politikan eta ekitaldi guztietan. Horregatik, urte osoko programazioaren inguruko lanak segituko du, martxoko hitzordua mantenduz eta gutxienez euskarazko jarduera bat sartuz, Hendaiako Herriko Etxeak antolatzen dituen gaikako aste eta ekitaldietan.

Aurtengo egitarauko une nagusien artean, Iparragirre bertsolariaren omenezko kantaldia edo Txillardegi, Hendaian bizi izan zen eta euskara batua sortzen lagundu zuen euskal hizkuntzalariaren inguruko erakusketa eta irakurketa dramatizatua. Gurasoei jarduera berezi batzuk eskainiko zaizkie ere, euskararen transmisioaren eta erabilpenaren inguruan sentsibilizatzeko. Aurten ere, Hendaiako elkarteak eta udal zerbitzuak mobilizatu dira, denei mota anitzeko programazio aberatsa eskaintzeko gisan. Publiko zabal bati gustatuko zaiola ez dago zalantzarik.

Zeremoniak segitu du Akelarre taldeko dantzariek eskaini agurrarekin eta Kantu Txapelketako haurrek abestu kantuarekin, baso baten inguruan bukatu aitzin.

 

Hiria Irudietan

Navigation de l’article