Ur zikinen sarearen sortzea – Pasteur eta Hapetenea karrikak

2023ko apirilaren 24tik goiti, Euskal Hirigune Elkargoak ur zikinen sarearen sortzeko obrak abiatuko ditu.

Ustez 2,5 hilabete iraunen duen operazio honek zirkulazio-nahasmenduak sortuko ditu zure sektorean.

  • Pasteur karrikan, zirkulazioa gelditua izanen da 2023ko apriilaren 24tik maiatzaren 19a arte
  • Hapetenea karrikan, 2023ko maiatzaren 19tik ekainaren 16a arte, zirkulazioa gisa honetan antolatua izanen da:
    • norabide bakarrean goranzko norabidean,
    • Txit-ondo eta Hegoiak karriketatik desbideratua RD 811-rantz, beheranzko norabidean.
  • Aparkatzea debekatua izanen da xantieraren eremuan,
  • Tokiko bizitzaileendako sartzea begiratua izanen da,
  • Etxe-hondakinen bilketan eta bilketa selektiboan ez du eraginik izango
  • Erabiltzaileek zorrozki errespetatu beharko dituzte lekuan ezarriak izanen diren aldi baterako seinaleak, zeinak lekuz aldatuak izan baitaitezke xantieraren aitzinamenduaren arabera.

Obra horiei esker ur zikinen biltzea hobetuko da, helburua delarik ur zikinen tratatzea eta natura gutiago kutsatzea.

Ahal dugun guzia egiten dugu nahasmendu aldia ahal bezainbat murrizteko. NéoRéseau enpresako obren kudeatzailea zure esku egonen da bertan, xantieraren aitzinamenduari doakion edozein xehetasunen emateko.

Zure gogo onaz eta pazientziaz eskerrak aitzinetik emanez.

Phase 1 du 24/04/2023 au 19/05/2023

Rue Pasteur barrée sauf accès riverains

Phase 2 du 22/ 05/2023 au 16/ 06/2023

Route barrée vers RD 811 déviation par rue Tchit Ondo et rue Hegoak, route d’ Hapetenia maintien de la circulation dans le sens montant vers centre-ville.

Navigation de l’article