Aspaldi erabili gabea eta segurtasun arauak betetzen ez dituelarik, urpekaritza basearen ondoan den zaldaina deseginen dugu. Lanak apirilaren 18 asteartean hasi eta hiru egunez luzatuko dira.
Erabiltzaileekin eta Hendaiako portuaren zerbitzu kudeatzaileekin mintzatu ondoren, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak, portuaren jabea delarik, zaldain hori erabiltzeko debekua ezarri du, arriskutsua delako.
Eraginik ez marearteko zonaren bioaniztasunean
5 udal langilek eginen dituzten lan horietarako hautatu den data marea handiei so eginez hautatu da eta marearteko zonaren ingurumen jokagaiak kontuan hartuz