Urrats bat gehiago aitzin Alzheimer gaitzak jorik diren pertsonen gizarteratze bidean

Herri Kontseiluaren azken biltzarrean, hautetsiek aho batez bozkatu dute Alzheimer laguntzaile hiriaren gutuna.

Horrenbestez, biltzarra France Alzheimer elkartearekin engaiatzen da eri direnentzat eta haien hurbileko laguntzaileentzat diren urraspideen, ekintzen eta formakuntzen balioa azaldu, ezagutzera eman eta sostengatzeko.

Martine ANSAULT LECUONA adinekoen eta ezintasunen bat dutenen arduradunak erran du ezen “gutun honek azkartzen du Herriak ahulduen alde duen interesa eta beste ekintza bat zaigu hendaiarrei adinekoak jo ditzaketen eritasunetaz ohartarazteko jadanik daramatzagun ekintzez gain, bereziki Aste urdinaren eta Ahalmen Urritasunaren Hendaiar Astearen bitartez”.

Ekintza anitzeko partaidetza

Herriak, eri direnak eta haien hurbileko laguntzaileak hobe gizarteratu beharraren uste osoa duelarik, elkarteak proposatzen dituen ekintzetako bat bederen egin behar du dituen baliabideen eta tokiko berezitasunen arabera.

France Alzheimer elkarteak, bere aldetik, eta Departamentuan duen 99 elkarteen sareak, ekintza horiek gauzatzen lagunduko diote Herriko Etxeari.

Oraingoz, GEUZa Aste Urdinaren egitaraua lantzen ari da, hurrengo urrian gauzatzeko. Publiko horri jarduera egokituak proposatuko zaizkio.

Gehiago jakiteko France Alzheimer elkarteaz (leiho berria)

Navigation de l’article