Muller zirkoa Dongoxeneko lursail pribatu batean kokatuko da

Iragan uztailaren lehenean, Muller jaunak bere zirkoa uztailaren 29tik abuztuaren 4ra kokatzeko eskari bat egin zigun (400m2, 6 erdiatoi eta piztiatoki bat).

Herriak gogoan hartu du elkarrizketa errefusatu digula 

Uztailaren 12ko e-mezu batez, Herriko Etxeak, bitartekaritza egin nahiz, uda sasoitik kanpoko aldi baterako akort jar gintezen proposatu zion. Zirkoa hartzeko aterabide onargarriak pentsa baitzitezkeen baldintza batzuen pean, Herriak dituen betebeharrak kontuan hartuz eta baldintza agiria betez gero.

Muller jaunak galde egin eta uztailaren 29an bertan hartu zuten, eguerdian, Hendaiako auzapezaren kabinete zuzendariak eta gai juridikoen arduradunak, Herriko Etxean zirkoen dosierren arduraduna baita. Lañoki azaldu zioten Herriak ezin zuela hark eskatu garaian zirkorik hartu. Alde batetik, herrian garai horretan anitz ikuskizun eta animazio ditugulako, eta beste aldetik, Herriak ez duelako zirko bat kokatzeko egoki den lekurik.

Udal zerbitzuek eman arrapostu guztiengatik ere, Muller zirkoak jarraitzen du Hendaian bortxaz eta legez kanpo kokatzera etortzeko asmoan. Muller jaunak, uztailaren 27an, prefekturan, bihartik, uztailaren 30etik, abuztuaren 6 arteko ekitaldi adierazpen bat aurkeztu du. Goizeko 10etatik 12ak arte eta 15etatik 18ak arte, honako leku hauetan: Errepublika plazan, geltokian, Florako biribilgunean/Hondartzako aparkalekuan, De Gaulle hiribidean.

Prefekturak elkarretaratze debekua eman dio Muller zirkoari

Karrikan ekitaldirik egiteko debekua ezartzen duen prefet agindua jaso du Herriak uztailaren 29an. Herriaren zerbitzuek, Prefekturarekin harremanetan direlarik, uste dute Hendaian gehiegikeriak eta segurtasun eta osasun publikorako oztopoak ekar ditzakeela ekitaldiak. Uda garai betean gerta litezkeen gehiegikeriei aitzina hartu behar zaie molde eraginkorrean.

Frantzian zirkoen irudia arras kaltetzen duen jarrera eskoil, arduragabe eta ez hobekizale hori deitoratzen du Herriak. Ongi dakigu zirkoek Frantzia osan zehar arazo anitz dituztena eta ez diegu lana egitea eragotzi nahi. Asmo horretan ari dira gure udal zerbitzuak Hendaian zirkoak hartzeko baldintza agiri bat prestatzen.

Azkenean, zirkoa SOBRIM sozietatearen lursail pribatu batean kokatu da, abuztu garaian bi alditan kokatzeko hitzarmen bat sinatu baitu harekin. Hartara, Herriak ezin du legez ezer egin, baina erne gara.  

Uztailaren 30ean auzokideek egin salaketa anitzen ondotik, SOBRIM sozietateak Muller zirkoari lekuak husteko eskatu dio.

Navigation de l’article