Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapezaren prentsa-oharra, Xabier Manterola hautetsiaren heriotzaren harira
Hunkipen eta tristura handiz jakin dute Hendaiako auzapezak, Kotte Ecenarrok, Kontseiluko hautetsi kide guztiek, bai eta Herriko Etxeko eta Gizarte Ekintzako Udal Zentroko (CCAS) langileek ere, 2020az geroztik hautetsi izan den Xabier Manterola zendu dela.
Besteen zerbitzura engaiatu izanagatik ezaguna, belaunaldi anitz markatu zituen Uda Leku elkartean egindako lan handiagatik.
Bere bizitzaren hari gidaria izan zen justizia sozialaren aldeko borroka: prekaritatearen aurkakoa, emazteen kontrako indarkeriaren aurkakoa, emazte eta gizonen arteko berdintasunaren aldekoa, eta baita kulturarekiko atxikimendu sakona ere. Hiriko kultura batzordean, inplikazio handia erakutsi du beti Antzerkiko Maiatza eta Musikolore bezalako ekitaldi nagusietan.
Prekaritatearen aurkako udal batzordean ere erabat inplikatua zen. 2022an sortu zen On Egin elkartearen ekintzetan parte hartzen zuen —etxerik gabeko pertsonei apairu beroak eskaintzeko helburuz—, eta Gurutze Gorriaren gaueko ibilaldietan ere laguntzen zuen.
Hendaiako auzapezak, udal hautetsiek, eta Udaleko zein GEUZeko langileek dolumin zintzoenak adierazten dizkiote bere familiari eta harekin ibilbidea partekatu dutenei.