Zenbaki berria biktimentzat: 116 006

116 006 zenbakia noiz deitu?

Urratze baten biktima bazara, edozein motako eraso edo kalte pairatu baduzu, ez duda eta deitu 116 006 zenbakia.

Sinpleago eta intuitibo, zenbaki hau Europar Batasuneko kide diren herrialdeetako zerbitzuen arteko harmonizatze baten ondorioa da.

Europako edozein herrialdetik erabilgarri, 116 006 zenbakiak, eraso, lapurreta edota bortizkeri fisiko edo sexualak pairatu dituzten biktimei, bai eta ere istripu edo hondamendi naturala jasandakoei, egoeraren araberako laguntza psikologiko egokia eta dituzten eskubideei buruzko  informazioa jasotzeko aukera ematen die; bide batez, biktimak tokiko egitura eskudunengana bideratzen dituzte, besteak beste, Justizia ministerioak hitzartutako biktimen laguntzeko elkarteengana.

France Victimes Federazioak kudeatzen duen doako zenbaki hau, sartze bakarra, hurbila eta zuzena da biktima guztientzat. Telefonoaren bestaldean, profesional batek aholkuak ematen ditu, denbora errealean, anonimotasuna errespetatuz.

Erabilgarri 7e/7, 9:00etatik > 19:00etara

116 006 zenbakia, 9:00etatik > 19:00etara irekia da egunero, urte osoan.

Ordutegi horretatik kanpo, edo dei gehiegi dauden momentu batean, mezularitza interaktibo batek zure zenbakia uzteko aukera ematen dizu, zure telefonora berriz deitua izateko.

Eta helbide elektroniko bat

France Victimes egiturak, e-posta helbide bat jartzen du ere biktimen eskura: 

Orain arte erabilia zen 08VICTIMES zenbakia indarrean egonen da oraindik urte batez.   Zenbaki horretara deituz, 116 006 telefono berria ematen dizute, zure deia bideratu aitzin.

Navigation de l’article