Zigarreta mutur batek uste baino gehiago kutsatzen du

Nire zigarreta muturra behar den lekura, zigarreta mutur gutiago gaizki botatzeko ekimena.
Helburua? Eremu publikoan gaizki bota izan diren zigarreta muturrak %40z murriztea, hots 3 miliar zigarreta mutur urtero Frantzian.  

Haizeak edo euriak eramanik, lurrean bota izan den zigarreta muturrak euri-uren sarean eta ondotik Bidasoan bukatzen du maiz, itsasora joan edo hondartzara itzuli arte. Gainera, itsasoko hondakinen %80 lurretik datorrela jotzen da.

Ikusmen-kutsaduraz gain, karrikan, karrika arroilan edo naturan bota izan den zigarreta mutur batek eragin handia du ingurumenaren gainean. Plastikozko ekaiez eginik, substantzia  kaltegarriek dute zigarreta muturra osatzen, besteak beste ura kutsatzen duten metal astunek. Zigarreta mutur batek 500 litro ur kutsa ditzakeela jotzen da! Bestalde, abereek irentsi dezakete gaizki bota izan den zigarreta mutur bat.

Zigarreta muturra behar den lekura botatzea, hau da hartu beharreko ohitura

Alcome eko-erakundearekin eramaniko lankidetzaren harira, berrogei bat karrikako hautsontzi hedatuak izan dira hiriko gune berezi batzuetan. Beste lau jarriak izan dira Errepublika plazan, argiki ikusgai.

Bestalde, lankidetza horri esker, sakelako hautsontziak banatuak dira urririk publikoa errezibitzen duten herriko eraikin desberdinetan (herriko etxea, Les Variétés zinegela, Gaztelu Aretoa, Asporotsttipi, turismo bulegoa, Mendi Zolan kulturgunea…). Horrelako bat eskura dezakezue Herritarren kafe aldiak edo besta-ekitaldiak kari ere. Baliagarri eta erabilerraz, zuen zigarreta muturrak natura erdian ez botatzeko bidea eskaintzen dizuete.

Ohitura onak

Zigarreta muturra zikinontzira botatzen duzuelarik, ongi itzalia dela zaindu.
Beribilez zabiltzatelarik, zigarreta muturra inoiz ez bota leihotik.

Navigation de l’article