Adinekoen lehen kontseilua integratu

Herriak adinekoen kontseilua eman du plantan adinekoek ordezkapena ukan eta aktiboki parte har dezaten hendaiar bizitzan eta proiektuetan.

Aholkularitza instantzia da hori, azterketa eta proposamenak egiteko herriaren bizitzarekin zerikusia duten gai guztietan. Haren lanak udalak proposatu gaietaz izan litezke edota kontseiluak berak aztertu nahi dituen gaietaz. Helburua 60 urtetik gorako hendaiarren ahotsa aditzera ematea da, haien esperientzia eta herriaren ezagutza kontuan hartzea, bai eta egunerokoan bizi ditzaketen zailtasunak ere.

Kontseilu hori udal agintaldirako kokatzen da eta erdiz-erdi emazte eta gizonek dute osatuko. 10 kide hautagaien zerrendatik zozketa eginez hautatuko dira, herri kontseiluaren bilkura batean. Biltzen den lehen egunean koordinatzaile bat hautatuko dute kontseilukideek.

Adinekoen herritar parte hartzeari leku handiagoa egitea

Nathalie Camatcho-Sathicq, adinekoen ardura duen hautetsiak dioenez, «Herriak mintzaleku eta ideien trukatzeko leku bat eskaini nahi die adinekoei, egiturazko ideiak eta bizi ingurunearen hobetzeko iradokizunak ekar ditzaten hainbat gairen inguruan». 60 urteen adina hautatzeari dagokionean, hautetsiak honela erran du: «erabaki horren oinarrian adin hori erretreta prestatzen hasteko adina izatea da, batzuetan zail gertatzen den unea baita eta urraspide horretan parte hartzeak baliagarri sentitzen lagun diezaieke eta jardunean jarraitzeko aukera eman».

Izena emateko komunikazio kanpaina goiz honetan abiatu da, merkatuan, eta, hemendik zenbait egunetara, urraspidea azaltzeko gutun bana igorriko zaie horretan parte har lezaketen 4847 pertsonei.

Iaz lehen parte hartze bidezko aurrekontua plantan eman ondoren, «Herriak parte hartze bidezko demokraziaren dinamikan darrai» dio Ganix Grabières herritartasunaren ardura duen auzapezordeak, honako hau ere erran duelarik: «herritarren parte hartzea sustatzeko nahi horrekin jarraituko dugu iraileko sartzean, hitza gazteei emanen dien instantzia bat plantan emanez».

Izena emateko bideak

2022ko APIRILAREN 17 baino lehen emazu izena:

Hendaian bizitegi nagusia duen eta hautesleen zerrendetan den 60 urtetik gorako hendaiar oro.

Izena emateko epea bukatuko denean, zozketa eginen da.

Informazio guztiak horri buruzko atalean dituzu: Adinekoen Kontseilua – Hendaye

Navigation de l’article