« Agir contre le logement vacant » nazio mailako sarean sartzen da Hendaiako Udala

2022an, etxebizitza hutsak urte osoan alokatuak izateko abian ezarri estrategia azkartzen du herriak.

Urte osorako eskuragarri diren etxebizitza eskaintza garatzeko gisan duela zenbait urte abian ezarri bizitegi hutsei aurre egiteko borrokan urrats berria osatzen du 2026ko otsailaren 25eko Herriko kontseiluan aho batez onartu erabaki honek.

Nazio mailako sarea kolektibitateen zerbitzuko

Etxebizitza hutsak desagerrarazteko helburu bateratuaren inguruan elkartzen ditu izari guzietako kolektibitateak 2016an sortu sare honek. Tokiko beharrei egokiak zaizkien tresna eta esperimentazioak eskaintzen ditu. Esperientziak partekatzea, baliabideen mutualizazioa eta kideen beharrak identifikatzea ahalbidetzen du ere, burutu ekintzen eraginkortasuna hobetzeko asmoz. Sare horretan sartuz, bere ekintza azkartzeko baliabide gehiago eskura dauzka Hendaiak.

2022az geroz egituratua den herriko ekintza

Badu zenbait urte Udalak progresiboki ekiten duela bere lurraldeko etxebizitza hutsen kopurua ezagutzeko. Konkretuki, 2022tik aitzina, jabeei igorri 1 000 gutun igorriz gauzatu da politika hau.

Bestalde, hiriko auzotegi bakoitzean lan bat burutua izan da etxebizitza hutsak zehazki kokatu eta kalifikatzeko, iturri desberdinetako datuak alderatuz. “Etxebizitza hutsak bete” herriko prima bat plantan ezarria izan da ere 2023ko urtarrilaren 1etik aitzina, jabeek haien ontasuna urte osoko alokatzean ezartzera bultzatzeko. Gainera, Euskal Hirigune Elkargoak, hiri barneko bizitegiak hobetzeko gidatu OPAH-RU-an sartzen da Udala. Hats luzeko lana da bizitegi hutsen egoerak identifikatzea eta ulertzea.

“2025eko urtarrilean igorri gutunen emaitzek ongi erakusten dute fenomenoaren konplexutasuna: 301 igorpenetatik, 37 jabek adierazi dute haien etxebizitza ez zela hutsa, 6k berretsi dute hutsak zirela eta 2k aipatu dute haien ontasuna obretan zela berriz alokatzean ezarria izateko” azaltzen du Laurent Tariol, Etxebizitzaz arduratzen den auzapezordeak, molde baikorrean segitzeko: “Herriko Etxea haietako hainbatekin harremanetan izan da dispositiboak aurkezteko eta haien ontasun hutsak urteko alokatzean berriz ezartzera bultzatzeko aterabide konkretuak atzematen laguntzeko”.

Erronka bat bizitegi politiken bihotzean

Etxebizitza hutsen aurkako borroka funtsezko tresna da etxebizitza arloko beharrei erantzuteko, hirigintza hedapena mugatzeko, jadanik dauden bizitokiak hobetzeko eta trantsizio energetikoa bultzatzeko.

“Elkarte horretan sartuz, dinamika kolektibo eta iraunkorra abiatzeko nahikeria agertzen du herriko etxeak, herritarren eta haren lurraldearen bizkortasunaren zerbitzuko” dio, bururatzeko, Kotte Ecenarro Auzapezak.

Navigation de l’article