Aldagune multimodalaren lanen bisita

Alain Iriart, Euskal Elkargoaren saneamendu eta euri uren ardura duen lehendakariordeak bultzaturik, De gaulle etorbidearen bisita egin dute urriaren 22an, asteartean, berak eta Kotte Ecenarro auzapezak eta Chantal Kehrig lehen auzapezordeak, elkargoaren teknikariek lagundurik.

De Gaulle jeneralaren etorbideko saneamenduaren eta edateko uraren sareen lanak egin bidean dira. Lan horiek Euskal Elkargoak inbestimendurako duen urte zenbaitetarako programan dira eta ur banaketako eta saneamenduko azpiegiturak sendotzeko lanak dira.
Bisita horren harira, merkatariekin, auzokoekin eta pasatzaileekin mintzatu dira lanek dakarzkien eragozpenetaz.

Hurrengo fasea 21 SNCF eraikina botatzea izanen da eta 10 egun barru egitekoa da.

Zirkulazioa: hondartzara edota herriko etxera joateko, Hapetenia karrika hartzea gomendatzen da, merkataritza karrika libratzeko.

Lehen fase horretaz gehiago jakiteko.

Navigation de l’article