Zineskola 2020: izen emateak zabalik dira

Zineskola euskarazko irudi heziketa dispositiboak, lehen mailan eskolatuak diren ikasleei, euskarazko animazio filmak deskubritzeko aukera eskaintzen die, lurraldeko 10 zinema aretotan haiendako antolatuak diren emanaldien bidez. Dispositiboan parte hartu nahi duten irakasleek 2019ko azaroaren 15a arte dute Euskal Kultur Erakundeari izena emateko.

Zineskola dispositiboa Euskal kultur erakundeak du antolatzen ondoko partaideekin: Gabarra Films (eragile teknikoa), Hezkuntza Nazionala eta Ikas euskal pedagogia zerbitzua (ustiapen pedagogikoa), Cinévasion (Iparraldeko zinema gela taldeen elkartea), eta Uda Leku (aisialdi sektorean berezitu elkartea).

Helburuak: euskarazko animazio filma interesgarriak proposatu euskara irakasleei eta beren lehen mailako ikasleei, laguntza pedagogiko egoki bat eskaini, eta euskara eskolatik kanpo erabiltzeko parada eman.

Aurten, iaz bezala, erakasleei formakuntza saioak eskaintzen zaizkie filmen edukiak lantzeko heien ikasleekin. Horretarako, talde pedagogiko bat eraiki da Hezkuntza Nazionaleko eta Ikas euskal pedagogia zerbitzuko aholkulari pedagogiko batzuekin.

Dispositiboaren ibilera

  • Irakasleen formakuntza eguna:2020ko otsailaren 19an Kanboko l’Aiglon zinema gelan
  • Emanaldien egutegia: 2020ko martxoaren 23tik maiatzaren 15era
  • Prezioa haurka: 2,50 € emanaldia (ordainketa eskolak zinema gelari zuzenki eginen dio)
  • Zinema gela parte hartzaileak: Atalante (Baiona), Le Royal (Biarritz), Le Sélect (Donibane Lohitzune), Haritz Barne (Hazparne), Itsas Mendi (Urruña), l’Aiglon (Kanbo), Maule Baitha (Maule), Complexe Saint-Louis (Donapaleu), Le Vauban (Donibane Garazi), Les Variétés (Hendaia)
  • Izen ematea: Zineskola formularioa betez 2019ko azaroaren 15ean berantenaz
  • Tokien erreserbatzea: dispositiboan izena eman ondotik, ikastetxe bakoitza zuzenki harremanetan sartuko da hurbilen duen zinema gelarekin emanaldiaren eguna eta ordutegia finkatzeko
  • Garraioa: eskola bakoitzak antolatuko du bere garraioa autobus konpainiekin zuzenki harremanetan sartuz

 

Xehetasun gehiago

Artikulua irakurri EKEren webgunean (leiho berria)

Harremanetarako: Frank Suarez (EKE) – / +33 (0)5 59 93 38 76

Navigation de l’article