De Gaulle etorbidea zirkulazioari irekia Eguberriko oporretan

Eguberriko oporren denboran, 2019ko abenduaren 20tik, gauean, 2020ko urtarrilaren 5ra, De Gaulle jeneralaren etorbidea zirkulazioari berriz irekia izanen da zentzu bitan.

2020ko urtarrilaren 6tik goiti, Euskal Hirigune Elkargoak eta haren Mugikortasun Sindikatuak aldagune multimodalaren eremuaren antolaketa obrak bideratuko dituzte. Obra urrats berri honen bidez, saltegien aldean dauden espaloiak eta etorkizuneko galtzada tratatuko dira.  

Aitzinikusitako 3 hilabeteko iraupenekoak, obra horiek zirkulazio nahasmenduak sortuko dituzte.

  • De Gaulle jeneralaren etorbidea zirkulazioari hetsia izanen da berriro:

  • Tokiko bizitzaileei sarbidea mantenduko zaie (bereziki lanen eremuan dauden eraikinen lur azpiko aparkalekuetara).

  • Oinezkoak haientzat antolatutako ibilbideetan ibiltzen ahalko dira.

  • Saltegietara, geltokiko aparkalekura eta minutu-aparkalekura errazki joaten ahalko da

Obra horien denbora osoan, autobus ibilbideak mantenduko baina desbideratuko dira: « gare SNCF geltokia » autobus geltokia « Pont international – Nazioarteko zubia » eta « Casa Esperanza » autobus geltokietara lekuz aldatuko da (geltokitik 200 m-ra gutxi gorabehera).

Saihesbideak plantan ezarriko dira, bereziki Santiago, Merkataritzako eta Behobiko karriketatik. Obren denboran, zirkulazio plana alda daiteke. Ezarritako aldi baterako seinaleak artoski errespetatzea eskatzen dizuegu.

Gehiagoko xehetasunak

Arazo berezirik edo proiektuari buruz galderarik balego, bitartekariarekin harremanetan sar zaitezkete: .

Auto saihesbideen mapa

Egoiliarren eta bidaiarien sarbidea

Navigation de l’article