Izen emate dosierra – 2026eko urriaren 9a (ostirala) aitzin itzultzeko
2026eko abenduaren 5a (larunbata) 14:00etatik 20:00etara
eta abenduaren 6a (igandea) 10:00etatik 19:00etara
OSORIK EZ DEN DOSIERRIK EZ DA ONARTUKO.
(Ekoizpenen argazkiak bidal itzazu)
Désolé. Ce formulaire n’est plus disponible.
Eguberriko azokan parte hartzeko araudia
1. artikulua
Antolamendu orokorra: «Eguberriko azoka» Hendaiako Herriaren Kultura -Bestak Sailak antolatzen du. Antolatzaileak kontuan hartzen ditu, hautaketa egiteko, Eguberriko Azokaren helburuei eta irudiari loturiko kalitate iritzpideak.
Ekitaldi hau artisau, sortzaile, ekoizle eta merkatarientzat da bakarrik.
Eguberriko azokaren hornikuntza eta erakargarritasuna aberatsago izan daitezen, antolatzaileak erakusketarien kopurua muga dezake salmenten espezialitateen arabera, bai eta salgai diren produktuen kategoriak ere kontuan hartuz. Antolatzaileen erabakiei ezin zaie helegiterik egin.
Erakusketariek indarrean diren osasun neurriak bete behar dituzte
2. artikulua
Eguberriko azokaren kokalekua Gaztelu aretoa da.
Erakusketarien ibilgailuak ekitaldiaren eremutik at aparkatu beharko dira; ahal delarik, Beltzeniako aparkalekuan.
3. artikulua
Eguberriko azokan parte hartzeko eta onartua izateko baldintzak
Merkatari orok behar ditu egin bere lanbidean aritzeko ezinbestekoak diren dokumentuen kopiak:
- Lanbide txartela, edo lekualdatzen den merkataritza egiteko baimena ematen duen beste zeinahi dokumentu (merkataritza erregistroa, zirkulatze liburuxka, lanbideen erregistroa, artista aske edo independenteen estatutua) edo, oro har, lekuan egiteko jardunekin loturiko zeinahi lanbide ziurtagiria.
- Merkatuan parte hartzen duen denbora tartean erantzukizun zibilaren arriskuen aitzinean bermea ematen duen «Azoka eta merkatuetarako» asurantza hartu izanaren frogagiria. Izan ere, erakusketaria beste norbaiti edo beste norbaiten ondasun edo salgaiei, bai eta udal egiturei egin liezazkiekeen kalteen erantzule da eta, hartara, arrisku guztien aitzinean bermea emanen dion asurantza hartu beharko du (Erantzukizun Zibila, sutea, ohointza, ustiapen galera…).
- Berezitasun gehigarriak:
- elkarteentzat: elkartearen estatutuak.
- merkatarientzat: merkataritza erregistroaren hiru hilabete gabeko Kbis laburpena.
- eskulangileentzat: lekualdatuz egiten den jarduera egiteko baimena ematen duen hiru ataleko txartela.
- artistentzat: Parisen, Artisten Etxeak ematen duen hiru ataleko txartelaren kopia eguneratua.
- lekualdatuz aritzen diren merkatarientzat: lekualdatuz jardunean aritzeko baimena ematen duen txartela eta merkataritza erregistroan izen emana izatearen agiri laburtua, merkaturako izena ematerakoan egunera izan behar dena. Merkatari ibiltari baten kontura aritzen diren langileek honako dokumentu hauek beharko dituzte ukan:
- enplegatzaileari eman txartelaren edo behin-behineko frogagiriaren fotokopia. Foto-kopia horiek enplegatzaileak eman eta ziurtatuko ditu, bere erantzukizunpean.
Kokapenerako 50€ eskatuak dira 2 egunetarako. (Ongintzazko elkarteentzat postuak urririk izango dira).
Parte hartzaile bakoitzari 2,5 metro linealeko kokalekua emanen zaio. Lekuak baldintza teknikoen arabera emanen dira. Salgaien kategorien arabera eta zonen arabera antola litezke.
Berant irekitzeak, aitzinetik hesteak, bertan behera uzteak edo beste zeinahi gertakarik edo egoerak (negozio kopuru eskasa, eguraldi txarra) ez du, inolaz ere, kalteordainik ekarriko.
Erakusketari orok beharko ditu merkataritzari buruz indarrean diren dekretu eta lege guztiak eta salgaietarako dagoen araudi berezia bete, alde batetik higieneari, segurtasunari eta osasunari dagokienean (alkohola, salgai ustelkorrak, material elektrikoak, jostailuak…), eta, beste aldetik, prezioen afixatzeari dagokionean, baitezpadakoa baita.
4. artikulua – Ordutegiak eta lekua.
Eguberriko azoka 2026eko abenduaren 5larunbatean, 14:00etatik 20:00etara eta 2026eko abenduaren 6 igandean, 10:00etatik 19:00etara antolatua izanen da.
Lekua: Gaztelu aretoa
Kokatzea larunbat goizean,9:00etatik goiti eginen da.
Ez da ibilgailurik ekitaldiaren eremuan onartuko 2026eko abenduaren 5 larunbataren 13:00etatik goiti eta igandean, 6an, 9:00etatik goiti.
5. artikulua – Ustiapen baldintzak
5.1 – Antolatzaileek kokaleku bat emanen diote erakusketari bakoitzari, kontuan hartuz e-postaz jaso diren eskarien heltze data.
- Leku baten titularrak ezin du baimena eman zaion merkataritza ez den beste zeinahi merkataritzarik egin. Izan ere, erakusmahaietan aurkeztuko diren produktuak izena emateko dosierrean eman diren argazki eta azalpenen araberakoak behar dira izan. Antolatzaileak ken ditzake salmahaietatik hautatuak izan ez diren produktuak. Antolatzaileak egin dizkion oharrak kontuan hartu ez eta onartu ez diren produktuak berriz ere saltzera emanez gero, erakusketaria behin betiko utziko da ekitalditik bazter eta ez zaio dirua itzuliko.
- Ezin da lekuen antolamendua aldatu.
5.2 – Erakusketariak ezin dio bere lekua, bere kabuz, beste erakusketari bati utzi.
Lekuak ezin ditu erabili eman zaion pertsonak baizik.
Langileek edo elkarteen urririkako laguntzaileek ere erabil ditzakete lekuak.
5.3 – Erakusketari bakoitzak bere erakuste materiala ekarriko du. (mahairik ez da hornituko)
Antolatzaileak ez du inolako erantzukizunik ohointzarik gertatuz gero. Erakusketaria da bere erakuslekuaren eta bere altzarien erantzule. Giltzarrapo edo giltzaz hetsi beharko du gauean eta lekuan ez du balio handiko ezer edo dirurik utzi behar.
5.4 – Erakusketarien erantzukizuna izanen da hirugarren bati, lekuen ustiapenean, kalteren bat egiten badiete. Halatan, bada, jardunak lekarzkeen arriskuen gaineko asurantza hartu beharko dute.
5.5 – Kanpoaldeari dagokionean: publikoarentzako pasabideak ez dira argindar kableekin, paketeekin, gainestalkiekin edo arropategiekin trabatu behar.
5.6 – Debekaturik da lekuei zeinahi kalte egitea. Hala egiten dutenen aurkako jaukimenduak izanen dira.
5.7 – Argiztapena eta argindar materiala:
- Argindarra emanen zaie erakusketariei (500 watt gehienez erakusleku bakoitzari).
- Luzakinak ezin dira etxeko luzakinak izan; kableek gutxienez 2.5 mm²-ko sekzioa izan behar dute .
Makurrik gertatuz gero, antolatzaileak ez du erantzukizunik.
Erakusketariak ez du gainintentsitateetatik babesteko gailuak dituzten tresna arautuak besterik erabiliko. Argindarrez dabiltzan erregailuak suharbera diren gauza edo produktu orotik urrun behar dira kokatu. Erakusketariak behar du suteak itzaltzeko gailua ukan, erakunde baimendu batek ziurtaturiko urteko kontrola pasa duena eta dituen salgaietarako eta egituraren ezaugarrietarako egoki dena. (suhiltze-manta eta su-itzalgailua)
5.8 – Hondakinak eta garbitasuna
Erakusketariek beren hondakinak jaso beharko dituzte edo zikinontzi publikoetara eraman (sailkapena eginez). Hala egin ezean, garbiketaren kostua fakturatuko zaie.
Merkatariek erabiltzen dituzten lekuak garbi-garbi behar dituzte ukan.
Ezin da materialaren edota hormen edo olanen gainean arkatzez idatzi edo afixarik eman; ezin da iltze edo ziririk sartu, sokak lotu, gauzak zintzilika eta zeinahi kalte egin.
Ikusiko den kalte oro erakusketariari egotziko zaio. Diruzaintzak hartze agiri bat emanen du konponketen kopururako.
5.9 – Harrabots trabagarriak eta bestelako trabak
Erakusketariek eta haien zerbitzura direnek ezin dute:
- salmahaiaren aitzinean eman eta salmentan aritu edo bezeroen xerka pasabideetan ibili
- bizkarkari aritu
- erakuslekuan soinua eman.
Erakusketariek ekitaldiaren giroa eta ongi joatea eragotziko ez duen jokamoldea ukanen dute.
5.10 – Ezin da publikoarentzako pasabideetan salgairik metatu.
5.11 – Ezin da eskulangileak aurkezten duen jarduerarekin zerikusirik ez duen dokumentu edota objekturik banatu.
5.12 – Lekuak guztiz hustu behar dira ekitaldia bukatu denean: Abenduaren 6, igandean, 19:00etan hasi eta 21:00etarako bukatu behar da.
6. artikulua – Antolatzailearen betebehar eta eskubideak
Antolatzaileak:
- kanpoko eragozpenen bat balitz edo ezinbesteko kasuren batean, ekitaldia beste lekuren batera eraman lezake. Hala balitz, erakusketariei lehenbailehen emanen die horren berri.
- eskubidea du, eguraldia txarra bada, ostalaritza gunea eteteko, eta larunbatean, 20:00etatik goiti, janari saltokiak goiz ixteko eska dezake.
- ekitaldia ongi doala zainduko du eta neurri baliagarri guztiak hartuko ditu, betiere araudi hau betez∫.
- Antolatzaileak ez du erantzukizunik berari ez dagozkion arriskuei dagokienean (aro gaiztoak, osasun neurriak edo beste).
7. artikulua – Merkatutik at uzteko arrazoi nagusiak
Erakusketari oro utz liteke ekitalditik bazter honako arrazoi hauek direla kausa:
- Gizalegearen kontrako edo ordena publikoa nahasten duen jokaera. Eskandalua sortu duten erakusketariak; Eguberriko azoka nahasi dutenak publikoari edo beste erakusketariei edo udal langileei edota antolatzaileei laidoak edo oihuak eginez; beste erakusketari baten lekua, zeinahirengatik, nahitara hartu dutenak, edo arau hausteren bat egin dutenak salgai faltsuak salduz, eman zitzaien lekua gabe utziko dira eta ez zaie inolako kalteordainik emanen.
- Zigor bidezko zigorrez gain, arau hauslea behin betiko izanen da merkatutik bazter utzia
- Emaniko argindar instalazioak aldatuz gero; multzo elektrogenoak horretarako aitzinetik baimena ukan gabe erabiliz gero.
- Bere jardueraren frogatzeko behar diren eta indarrean diren administrazio dokumentuak aurkeztu ezean.
- Indarrean diren osasun neurriak bete ezean
- Erakuslekua hondatuz gero
8. artikulua – Araudia
- Antolatzaileak eta udaltzaingoak araudi hau betearaziko dute eta ekitaldia berehala utzarazi ahalko diote, inolako diru itzultze edo kalteordainik gabe, araudia hautsi duen erakusketari orori.
- Ekitaldirako hautagai aurkezteak araudi hau osorik onartzea dakar.
- Araudi honek finkatu prozedura orokorra bete ez duen erakusketariak ezinen du, inolaz ere, ekitaldiaren egunean kokatu.