2025eko MAIATZA
“3 urteko trantsizioaren ondoren familiak beren haurraren eskolako garraioa finantzatzen laguntzeko, Euskal Hirigune Elkargo mailako tarifen harmonizazioaren ondorioz, dispositiboa 2025ean amaierara heltzen da. Izan ere, 2022 eta 2023an dozenaka laguntza eman ondoren, dispositiboak 2024an familia batzuk baizik ez zituen laguntzen, eta ez zen, beraz, berriz luzatzeko arrazoirik. Oroitaraz dezagun eskolako garraio sareari esker, haur guziek harpidetza bera erabil dezaketela Euskal Herriko garraio publikoko linea guzietan, eta hori urte osoan “.
Pasa den ekainaren 22ko Herriko Kontseiluan Kotte Ecenarro auzapezak aipatu zuenez, GEUZeko Administrazio Kontseiluak onartu du 6-18 urtekoen garraiorako familientzako laguntza proposamena.
Laguntza horren eskatzeko, familiek bi aukera dituzte:
- Edo linean, Hendaiako Herriko Etxeko Herritar Gunean, helbide honetan: hendaye.fr/aideccastxiktxak
- Edo GEUZen iraganen diren permanentzietara hurbilduz.
Permanentzien egunak eta orduak:
- 9:30etik 11:30era:
- Uztailaren 18an (astelehena)
- Uztailaren 20an (asteazkena)
- Uztailaren 27an (asteazkena)
- 9:30etik 14:00etara:
- Uztailaren 25ean (astelehena)
- Abuztuaren 1ean (astelehena)
Gizarte Ekintzarako Udal Zentroa
Lorategietako karrika 9.– 60150 PK – 64701 HENDAIA Cedex
Telefonoa: +33 (0)5 59 48 23 10
Telekopia: +33 (0)5 59 48 03 87
E-helbidea:
Eraman beharreko frogagiriak
- Haur arduradun eskatzailearen nortasun agiria
- Helbide egiaztagiria
- Haurra agertzen den Hendaiako gurasoaren Familia-Laguntza Kutxaren ordainketa agiria edo azkeneko zerga-agiria
- Laguntza eskaera onartua baldin bada, ordainketa froga agiria galdetuko dizuegu irailean
- Banku Nortasun Agiria
Laguntza eskaera onartua baldin bada, ordainketa froga agiria galdetuko dizuegu irailean.
Laguntza familia-kozientearen araberakoa da:
Eskola maparen barnean
Familia-kozientea | Zerga ordaintzaileak Txik Txak-en prezioak |
Zerga ordaintzaileak GEUZaren ordainpartea |
Zergarik ordaintzen ez dutenak Txik Txak-en prezioak |
Zergarik ordaintzen ez dutenak GEUZaren ordainpartea |
Familiari ordaintzeko gelditzen zaiona |
---|---|---|---|---|---|
0-250 | 48.00€ | 38.00€ | 48.00€ | 38.00€ | 10.00€ |
251-400 | 48.00€ | 33.00€ | 48.00€ | 33.00€ | 15.00€ |
401-620 | 48.00€ | 28.00€ | 48.00€ | 28.00€ | 20.00€ |
621-804 | 96.00€ | 71.00€ | 48.00€ | 23.00€ | 25.00€ |
805-1000 | 96.00€ | 66.00€ | 48.00€ | 18.00€ | 30.00€ |
Eskola mapatik kanpo
Familia-kozientea | Zerga ordaintzaileak Txik Txak-en prezioak |
Zerga ordaintzaileak GEUZaren ordainpartea |
Zergarik ordaintzen ez dutenak Txik Txak-en prezioak |
Zergarik ordaintzen ez dutenak GEUZaren ordainpartea |
Familiari ordaintzeko gelditzen zaiona |
---|---|---|---|---|---|
0-250 | 128.00€ | 118.00€ | 128.00€ | 118.00€ | 10.00€ |
251-400 | 128.00€ | 113.00€ | 128.00€ | 113.00€ | 15.00€ |
401-620 | 128.00€ | 108.00€ | 128.00€ | 108.00€ | 20.00€ |
621-804 | 176.00€ | 151.00€ | 128.00€ | 103.00€ | 25.00€ |
805-1000 | 176.00€ | 146.00€ | 128.00€ | 98.00€ | 30.00€ |