Txipiroi Besta itzuliko da uztailaren 13an

2 urte festarik gabe pasa ondoren, Txipiroi Besta berriz hemen dugu, Hendaiarren eta udatiarren atseginerako.

19:00etatik landa, elkarteak txipiroiak saltsa guztietan eskaintzeko prest izanen dituzue. Zarpai Bandak eta Kaskarot Bandak animatuko dute gaualdiaren hasieran, eta ondotik, Alaiak eta Arpège taldeak izanen dituzue Palmondoaren biribilgunean, eta Xistors Taldea Eukalitu karrikan.

Hemen dituzue jaki goxoak eskainiko dizkizueten elkarteak:

  • Akelarre
  • Endaika
  • Urpean
  • Ikastola
  • AVHU elkartea
  • Endaiarrak
  • Zarpai Banda
  • Hendaiako Igeriketa Kluba
  • Stade Hendayais Eskubaloia
  • AMCB Euskal Kostaldeko Moto elkartea
  • Stade Hendayais Errugbia

Gaualdi goxoa pasa ezazue!

Navigation de l’article