Eskolako sartzea: urraskako itzultzea

Goiz honetan, 115 ikaslek berriz hartu dute eskolako bidea.

Aurpegietan, beldur anitz, nahiz eta batzuek lagunak berriz ikusteko poza ere erakutsi. Urruntasun arauak errespetatzea, elkar ez hunkitzea, eskuak garbitzea eskolara iristean, mahaien arteko tartea ikasgeletan… ikasleak arau berrietara egokitu beharko dira, eta jostalekuetan jokoak berrasmatu beharko dituzte. Osasun protokoloak aurreikusten duen bezala, geziak eta zirkulazio norabideak markatu dira zolan.

Udalak inoiz baino lasterrago bildu ditu sartze horretarako baitezpadakoak ziren osasun baldintzak, Hezkunde Nazionala eta Gazteria Ministerioak finkaturiko osasun protokoloa errespetatuz. Bestalde, sartzea ahalik eta hobekien antolatzeko, lan taldeak mobilizatu dira zerbitzu guztiak eskaintzen ahal izateko: goiz eta arratsaldeko haurtzaindegia, eskolako jantegia… Klasetik kanpo, herriko langileek irakasle taldeak laguntzen dituzte ere, osasun arauen errespetua zaintzeko eta haurrak eskuak garbitzera, komunera… laguntzeko.

Navigation de l’article