Hondartzaren irekitzea maiatzaren 16tik goiti

Prefet jaunak onartu die itsas hegira joateko baimena hala eskatzeko batu diren euskal kostaldeko herriei. Prefetaren agindua bihar ostiralean da heltzekoa.

Hendaiako hondartza, Armatondotik Hondarraitz hondartza handiraino, zabalik izanen da maiatzaren 16 larunbatetik goiti. Berriz irekitze hori erabiltzeko baldintza zorrotz-zorrotzen pean eginen da, COVID 19 pandemiari loturiko osasun arauak betetzeko.

Nola joan liteke

> soilik mugituz izan ahalko da hondartzan, hau da, erabat debekaturik izanen da hondar gainean kokatzea. Elkartzeak, piknikatzeak, zintzur bustitzeak, baloi jokoak edo hondar gazteluak, gozoan alfer egotea… debekaturik dira bestela agindu bitartean.

> hondartzarako sarbideak 5 izanen dira erabiltzaile ororentzat eta 3 surf zonarako (kasino zaharretik hurbil).

> sarbideak eta aterabideak ez dira berberak izanen.

> ur puntuak eta komunak hetsirik izanen dira.

> hondartza guztiz hetsirik izanen da  19:00 orenetatik hurrengo goizeko 6:00ak arte, zernahitarako izanik ere.

Jendeen arteko distantzia fisikorako arauak bete beharko dira.

Arauak betearazteko eta hondartza ororentzat izan dadin, egiaztatuko den arau hauste orok 135 euroko isuna ekarriko du osasun larrialdi egoeragatik. Erregularki eginen dira kontrolak, lurretik, uretatik eta airetik, erabilerak aztertzeko.

Gogora dezagun, azkenik, zakurrak ezin direla, loturik badira ere, inolaz ere hondartzan izan. 

Lehen 15 egunak igaro eta baliabidea berriz aztertuko dugu. Herritarren jokamoldea dugu arrakastaren bermea.

 

 

Navigation de l’article